Amoroto

Amoroto udaletxea

Amorotoko Udalak Klima eta Energia Plana landu du

Datozen 20 urteetarako plana da, eta Barrizar enpresak eduki du plana lantzeko ardura. Hiru helburu lortzeko asmoz landu dute plana: CO2 emisioak eta kontsumo primarioa murriztea, eta energia berriztagarrien ekarpena handitzea.

Izkina guztietatik, faxismoaren kontra

Mugimendu Feministak faxismoaren kontra aliantzak eraikitzeko deia egin du. Emakundek, 'Ni feminista naiz' kanpaina jarri du martxan, eta Itaiak "instituzioen aurpegi zuriketan" jarri du fokua.

salto udalekuak

Zabalik dago Uemaren Salto! udalekuetan izena emateko epea

Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena eta bi txanda daude aukeran: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era.

Inauteriak 2025

Mozorroak janzteko ordua oraindik ez da amaitu

Lekeition eta Ondarroan martitzenerako [martxoak 4] utzi dituzte inauterietako ekimenik garrantzitsuenak.

inauteriak

Mozorroz jantzi dira Lea-Artibai eta Mutriku

Koloreek, irudimenak eta umoreak bat egin dute beste behin, inauterietako menua osatzeko. Herriz herri kalejirak, ikuskizunak eta dantza zein musika emanaldiak dituzte egunotan Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunek.

Bizkaian euskararen erabilera suspertzeko asmoz dator Bizkaian Bagara programa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak elkarlanean martxan jarri dute Bizkaian Bagara egitasmoa. Bere ardatzak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak egitea eta biztanleria sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea

Lilatoiko hirugarren talde handienaren saria eskuratu dute ondarrutarrek

Ondarrutarrena izan da Lilatoiko hirugarren talderik handiena

122 emakumek parte hartu dute Ondarroako Etxelila Aringaingan taldeagaz. Eskualdeko azkarrenak Irati Bravo markina-xemeindarra eta Olatz eta Maider Aierbe mutrikuarrak izan dira.

Azken orduetan bi positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain

Atzo [irailak 22] erregistratutako bi kasuak Ondarroan eta Lekeition erregistratu zituzte, bana bakoitzean. Ondarroako intzidentzia tasa zer edo zer igo da, eta gainerako herrietan mantendu edo jaitsi egin da. Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen du.

Intzidentzia tasa jaitsita, Markina-Xemein gune berdean egotera pasatu da

Atzo [irailak 21] 7 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 3 Ondarroan, 2 Mutrikun eta bana Aulestin eta Lekeition. Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin da, eta gutxi falta zaio berriro ere gune gorrian sartzeko. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Aktorea eta kazetaria

Ainhoa Etxebarria: "Niretzako salto handia da saioaren ardura nire gain edukitzea"

Lau urteko lehortea eta gero, ETB1ek lehiaketa berria edukiko du astelehenetan: Zurekin bat. Astelehenetik eguenera emango dute, 21:30ean. Eta saio hori Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktore ondarrutarrak aurkeztuko du.

Ainhoa Larretxea Agirre (Berria)

Intzidentzia tasa jaitsita, Mutriku gune laranjan egotera pasatu da

Atzo [irailak 20] 2 positibo baino ez zituzten erregistratu Lea-Artibai eta Mutriku mailan. Eta erregistratutako bi kasu horiek Ondarroan erregistratu zituzten. HITZAren eremuko herrietako tasa bat bera ere ez da igo gaur [irailak 21]. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.

Mutriku gune gorrian sartu da

Barikutik domekara [irailaren 17tik 19ra] bitartean 13 positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 kasu Lekeition erregistratu dituzte, beste 5 Mutrikun, 2 Ondarroan eta 1 Ziortza-Bolibarren. Hain zuzen, Ziortza-Bolibarko eta Mutrikuko intzidentzia tasak dira igo diren bakarrak.

Elkarretaratzeak egingo dituzte Lekeition eta Ondarroan, Sarek deituta

Zapatuan Arrasaten egitekoa zen manifestazioa bertan behera utzi eta Euskal Herriko plaza guztietan, bizi osorako zigorren aurka eta giza eskubideen, elkarbizitzaren eta konponbidearen alde egitera deitu du Sarek.

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Berria)

Lea-Artibai eta Mutrikun 8 positibo gehiago erregistratu dira

Atzo [irailak 16] ondoko herrietan erregistratu zituzten positiboak: 3 Lekeition eta bana Berriatuan, Munitibarren, Mutrikun, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren. Intzidentzia tasa gorantz doa Lekeition eta gune gorrian jarraitzen du.

Positiboak erregistratu eta gero, Ondarroa gune laranjan sartu da

Atzo [irailak 15] 14 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 Ondarroan, 4 Lekeition eta bana Berriatuan, Munitibarren, Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Ondarroako intzidentzia tasa 70 puntu igo da, eta gaur [irailak 16] 300 baino gehiagokoa denez, gune horitik laranjara pasatu da.

Gehiago