Ispaster

Ikusezinaren edertasuna

Mutrikuko Espeleologia Taldeko kideek Larra 2022 espedizioan parte hartu dute.

216 herritar elkartuko ditu zapatuan Ispasterko 14. Kuadrilla Egunak

Bi urteko etenaldiaren ondoren, 216 lagunek eman dute izena Kuadrillen Egunerako. besteak beste, bazkaria, bolo txapelketa eta musika emanaldia izango dituzte.

Udalerri euskaldunetako ikasleek gaztelaniaz kontsumitzen dituzte ikus-entzunezkoak

Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkeztu du Uemak Legebiltzarrean. LH4tik Batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleen 11.571 inkesta jaso ditu UEMAk, eta horietan egindako galderen erantzunekin osatu da ikerketa. Lea-Artibai eskualdean ere egin dituzte inkestak. Guztira, 982 inkesta egin dituzte berton.

Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egin dute Gorbeiatik

Deiadar Mendien Eguna ospatu zen zapatuan [irailak 24] Gorbeian. Datorren urteko Kolitzako igoera antolatuko duen Balmasedako Mendi Taldeak hartu zuen adarra.

EH Bildu manifestazio nazionala

Beste Euskal Herri bat posible dela erakutsi gura du EH Bilduk, eta azaroaren 12an mobilizatzeko deia egin du

Ibarrangeluko Laida hondartzaren gainean egin du gaur EH Bilduk Bilbon egingo den manifestazioaren aurkezpena; «euskal olatua» sortzeko deia egin dute.

Azaro Fundazioa, Leartiker eta Leartibai garapen Agentzia kokatzen diren Lea- Artibai Berrikuntza Gunea.

Leartibai Fundazioak bi laguntza programa eskainiko ditu ekintzaileentzat

Lanbidegaz lankidetzan enpresa ideiak garatzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak banatuko dituzte

Urriaren 2an egingo da Lea Ibilbideko X. martxa

Parte hartzeko izen emotea zabalik dago; irailaren 28a orduko bidali behar da mezu elektronikoa Lea Ibarreko Udal Mankomunazgora. Ohi modura, bi ibilbideren artean aukeratu ahalko da.

Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea guztiz itxiko dute asteon, ordu tarte batzuetan

Martitzenean, eguaztenean eta eguenean [urriak 1, 2 eta 3] 10 minutuko itxialdiak egingo dituzte, 10:30ak eta 11:30ak eta 18:30ak eta 20:00ak bitartean. Barikuan, ostera, 10:30etik 11:30ak bitartean egingo dira 10 minutuko mozketak.

LABek bi orduko lanuztea egingo du, krisi klimatikoari buruz hausnartzeko

Larrialdi klimatikoa ikustarazteko nazioarteko mobilizazio eguna da zapatua [irailak 27], eta LABek Lea-Artibaiko egoitzetako pertsianak jaitsi eta jendaurreko arreta etengo du 11:00etatik 13:00etara. Sindikatuak manifestu bat atera du, sortzen ari den larrialdi ekologiko egoera salatuz.

Nekazal Azoka jendetsua ospatu dute Ispasterren

Zapatuan [irailak 21] elkartu ziren herritarrak Nekazal Azokan, eta Garbiñe Saenz de Buruaga alkateak adierazi duenez, baliteke inoiz baino jende gehiago elkartu izana.

Ispasterko VIII. Mendi Martxa, domekan

Egunean bertan ere izena eman ahalko da, proba hasi baino 30 minutu lehenago. Ibilbide luzea, BTT martxa, lasterketa eta ibilbide laburra egingo dira.

Konponbidearen alde lan egin nahi dute 11/13 sumarioko auzipetuek

Elkartasuna adierazteko elkarretaratzean eta futbol partidetan batu ziren asteburuan. Zapatuan Bilboko La Casillatik aterako den manifestaziora joateko deia egin dute; autobusak antolatu dituzte.

Aitor Antxustegik istripua eduki du Lekoizen, 'Everesting' laukoitza egiten ari zela

Berriatuarrak ezin izan du proba amaitu. Istripua atzo eduki zuen, 56. igoera egin eta gero. Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman zuten. Berriatuarra ondo aurkitzen da, baina lepauztaia eta sei saihets hautsi ditu.

Hiru Txirlo Bola Txapelketa jokatuko da Arraten

Eskualdeko bolariek hitzordu berria daukate asteburuan Arraten. Bizkaiko Txapelketa ere emozioz bete dago; Markina-Xemeingo Hiru bolari daude sailkapenaren buruan.

Gehiago