
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzeak deitu zituen atzo [apirilak 8], Palestinako herriaren aurkako erasoak salatzeko. Euskal Herriko 130 udalerrik egin zuten bat deialdiagaz, tartean Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk.

Eguenean [apirilak 10] 17:17etarako dago aurreikusita irabazlea Markina-Xemeingo Zelaiko helmugara heltzea.

'Bereizi eta Irabazi' birziklapen kanpainak helburu argi bat du: eskualdearen etorkizuna jasangarriagoa bihurtzea. Hori ardatz izanik, emanaldi parte hartzaileak antolatu dituzte herri desberdinetan, eskoletan antolatutako erronken ostean.

Bizkaiko Foru Aldundiak Hori da/Ez da horia, kanpaina aurkeztu du gaur [apirilak 2], "hondakinak kudeatzeko sistema hobetu eta herritarrak sentsibilizatzeko konpromisoa sendotu" asmoz. Ekimenaren barruan azoka ibiltaria dago, hainbat udalerri zeharkatuko dituena, besteak beste, Markina-Xemein.

Eskualdeko ikastetxeetako LH 5. eta 6. mailako ikasleak Markina-Xemeinen elkartu dira. Denetariko jolasak egin eta elkar ezagutzeko aukera eduki dute. Antolatzaileek egunaren balorazio positiboa egin dute.

Domekan [martxoak 30] Green Series Txapelketa hartu zuen Basokoetxe industriagune ondoko basoko zirkuituak.

Euskaltzaindiak Euskal Herriko 68 erakunde pribatu eta publikorekin lankidetzan osatu du Euskararen Erreferentzia Corpusa, hedabide nagusiekin eta gizarte-eragile askorekin batera, eta tartean dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza. 123.124 dokumentu, 154,21 milioi testu-hitz eta 129.817 lema biltzen ditu.

Berriatuarrak Hamen Bertokoa sareko kide diren eskualdeko ekoizleen otzara irabazi du.

Manifestazioa zapatuan [abenduak 18] egingo da, Bizitza plataformak deituta; 17:00etan Bulebarretik hasiko da. Aulestin ere ziurtagiria eskatzeko derrigortasunaren aurka mobilizatu dira –argazkian–.

Euriteen ondorioz, hainbat arbola eta adar pilatu ziren zubien azpietan.

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du.

Manuel Chavezek eta Erlantz Garaik irabazi dituzte sari nagusiak.

Alde batetik, musikari lekeitiarrak zortzi abesti argitaratu ditu USB formatuan, eta izen bereko ikuskizuna ere sortu du. Aurkezpena abenduaren 6an egingo du, Durangoko Azokan.

Ohartarazi dute COVID ziurtagiria eskatzeko neurria gaur [abenduak 2] sartu daitekeela indarrean. Zehaztapen gehiago egin arte, gaueko aisialdian eta 50 bezero baino gehiago hartzen dituzten ostatuetan izango da beharrezkoa.

Santa Zezili azaroaren 22a bada ere, Lekeition eta Ondarroan musikariak hasi dira herriko kaleak alaitzen.