Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Zientziaren Giltzak elkartearen ekimenez, Zientzia Astea antolatu dute Ondarroan hirugarrenez. Zientziagaz zerikusia duten hainbat ekintza egingo dituzte maiatzaren 15etik 23ra, eta tartean, Zientziafot argazki zientifikoen erakusketa ikusteko aukera egongo da Ondarroan eta Mutrikun.

Ondarroako udalbatza osatzen duten indar guztiek aho batez onartu dute Ibaiondon 132 aparkaleku zabaltzeko proposamena.

Garai batean, itsasoan zeudenei haitzen kokapenari buruzko erreferentziak eskaintzen zitzaizkien Arta muturrean, argiak eskuan. Haiei esker, onik sartzen ziren portuan Ondarroako marinelak.

Nora Garmendia Vidal (Ondarroa, 2000) eta Aitor Bedialauneta Etxebarria (Ondarroa, 1995) moduko boluntarioek egindako beharrari esker bete du Txirrimorraski Ondarroako denbora libre taldeak 30 urte.

Elkarteko kideek maiatzaren 18an jasoko dute sari preziatua Zubi Zaharraren azpian, Antxoa Egunean egingo diren ekimenenen artean. Sariagaz kolektibo modura 50 urtean egin duten beharra saritu nahi die udalak.

Txapelketaren sailkapen orokorraren aurreko postuetan daude Lea-Artibaiko bolariak. Seigarren geratu zen azken jaurtialdian Antonio Ibarluzea markina-xemeindarra.

Espainiako Sustapen Ministerioak esan du zubia desmuntatzeko gehienez ere hiru egun beharko dituztela.