Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Euskal Herriko hamabi musikariz osatutako kartel indartsua aurkeztu dute: Naroa, Larry Bird, Keu Agirretxea, Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola, Joseba Irazoki, Joseba B. Lenoir, Petti, Miren Narbaiza (Mice), Jon Basaguren, Rafa Rueda eta Klag Klub

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ikastetxeetan ere bat egingo dute ELA sindikatuak deitutako greba deialdiagaz. Martxoaren 28rako ere greba eguna aurreikusita dago.

Isuntzako arraunlariek hiru estropada irabazi dituzte, eta Ondarroakoek, berriz, estropada bat. Beste kategoria batzuetan ere aurreko postuetan ibili dira eskualdeko arraunlariak.

Gazte eta kadete mailako finalak, hurrenez hurren, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko bikoteek irabazi dituzte.

Taldeko kideek kamiseta morearekin egin dute aurten korrika, 'Hitzez hitz, pausoz pauso; bidea egiten ari gara' leloarekin.

'Gazteok 40 urte antolakuntzan eta borrokan. Bulkada berrien garaia da!' leloa hartuta ospatu dute eguna Ondarroan. Hurrengo gazte belaunaldiari lekukoa ematea da Ernai Gazte Antolakundeak antolatutako Bulkada Egunaren helburuetako bat.

Eskualde osoko ehunka lagunek parte hartu dute egunari amaiera emateko Markina-Xemeinen egin den manifestazioan. Ekitaldia emakume musikari, olerkigile eta dantzarien eskutik amaitu da. 'Erre zituzten sorginen' abestiaren laguntzagaz, Goiko Portalean sua piztu eta bertan erre dituzte atzean utzi nahi duten dena.
