Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Magosto jaia ospatu dute asteburuan Ondarroako Galiziar Etxeko kideek. Zapatuan [azaroak 14] Gaztaina Eguna ospatu zuten, eta domekan [azaroak 15] Enpanada Eguna.


Ikastetxe publikoak bazuen aurretik idatzitako ereserki propia, baina "garai berrietara" egokitzen den kantu berria egitea eta grabatuta uztea erabaki dute.

Lanak, berez, urtea hastearekin batera hasi behar ziren, baina zer edo zer atzeratu egin behar izan dituzte, izapide administratiboengatik. Egin behar diren izapide guztiak dagozkien denboran eginez gero, lehen faseko lanak otsailaren erdi aldera hasiko direla aurreratu dute Jaurlaritzako iturriek.

Nasa kaleko lanak direla eta, Ondarroako zirkulazioa berbideratuko dute, eta horrek ere hainbat aldaketa eragingo ditu udalbus zerbitzuan.

Espainiako Abokatu Kristauen Elkartearen iritziz Ondarroako monumentu frankista eraistea batetik, "gorroto delitu" bat da, eta, bestetik, "sentimendu erlijiosoen aurkako delitua eta kalteak eragitea".

Duela zortzi bat urte Irrien Lagunak proiektuaren baitan ezagutu ziren Nerea Gartzia eta Eneko Arrate. Herribixi Kooperatiba Elkarte Txikia sortzearen aldeko apustua egin zuten duela urte eta erdi, eskualdean herrigintzan eragiteko.

Iker Badiolak zuzentzen duen taldeak Galiziako Errege Zientzia Akademiaren urteko zientzia lanik onenanaren saria eta Espainiako Farmakologia Elkartearen saria jasoko ditu urtarrilaren 23an, Santiagon (Espainia).

Ondarroa, Markina-Xemein, Zalla eta Igorreko taldeetako eskolar mailako eta federatutako igerilariek parte hartuko dute proban; denetara, 130 bat izango dira.
