Lekoiz 137 aldiz igota, erronka bete du. 980 kilometro egin ditu, 35.409 metroko desnibela pilatuz. "Denbora asko eskatzen duen lan bat amaitzea bezala da; pozik amaitzen duzu, gai izan zarelako".
Ekimenari buruzko balorazio positiboa egin du Aritza Aristondo Natxiondo Kultura zinegotziak. Eguraldi txarrarengatik lekua aldatu behar izan direnean ere artistek eta ikusleek erakutsitako eskuzabaltasuna ere eskertu du zinegotziak balorazioan.
Argazkilari durangarrak bere proiektua azaldu eta ikusgai jarriko du Arretxinagako ermitan. Ikastaroa bat ere eskainiko dute Uhagon kulturgunean Jesus Mari Arruabarrenak eta Txelu Angoitiak. Parte hartzea doakoa izango da.
Eusko Ikaskuntzaren idazkari eta diruzaina da gaur egun, eta Iñaki Dorronsoro lehendakariaren kargua ordezkatzeko hautagaitza aurkeztu duen bakarra da. Erakundearen Batzar Nagusia irailaren 19an burutuko dute, eta bertan aukeratuko dute lehendakari berria.
7 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako neguko arropa eta oinetakoak jasotzea da elkartearen asmoa. Elkarteak Antiguako Ama kalean duen lokalean egiten ari dira bilketa; irailaren 16a izango da horretarako azken eguna.
Osasun etxe ondoko eskailerak kendu eta oinezkoentzako arrapala bat jarri dute.
Oscar Abad eta Jose Ramon Martinezek esandakoan oinarritzen da akusazioa. Parte hartzea ukatu dute hiru akusatuek.
Karmele Jaioren 'Aitaren etxea' liburuari buruzko solasaldiagaz emango diote hasiera ikasturteari. Maiatzera bitartean, beste lau proposamen landuko dituzte.
Markina-Xemeinen erregistratu dituzte 7 positibo berri, eta Lekeition 5. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 7] 9.906 PCR proba egin zituzten. Horietatik guztietatik 661 positibo antzeman zituzten (%6,67). Bizkaia da positibo gehienak erregistratu diren lurraldea (312).