Korrika
Marrazkilaria

Aitor Urkiola 'Brontxe': "Komikiak umeekin lotu izanak ez du generoaren aberastasuna kontuan hartzen"

Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari ondarrutarrak 'Neure kasa' bilduman batu ditu urte luzeetan egindako komikiak. Ihesbide bezala definitzen du marrazkigintza: bere erritmora eta bere erara sortzeko bide modura.

Mutrikuko Bandera etxera ekartzeko aukera dute etxeko taldeek

Mutrikuko 25. Bandera lortzeko lehian ariko dira zapatuan [maiatzak 23] Mutriku, Ondarroa, Isuntza eta Busturialdea.

Julian Arrate eta Kontxi Altzibar, Lekeitio Lagunkoia elkarteko kideak

Lekeitio Lagunkoiak herria eraldatzen du auzolanaren eta adinekoen begiradaren bidez

Herriko taldeak espazio publikoak hobetu, bakardadea arindu eta komunitatearen bizitza indartzen du ekimen sozial, kultural eta parte hartzaileen bidez.

Geoparkeak Flyshei ateratako argazki bat

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mutrikun emango dio hasiera Europako Geoparkeen asteari

Maiatzaren 22tik [barikua] 31ra [domeka] Europako Geoparkeen astea ospatuko dute, eta ekimen ugari egongo dira Deba, Mutriku eta Zumaian.

Arlo ezberdinetako adituen plaza bihurtuko da Zientzia eta Teknologia astea

Maiatzaren 26tik [martitzena] 29ra [barikuan] bitartean Zientzia eta Teknologia astea antolatuko du Ondarroa BHIk.

Lekeitiok banda tradizioa berreskuratu eta musika eskola publikoa sortu du

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Lekeitioko musika ikasketa ofizialak udal titulartasun publikora igaroko dira, egonkortasun ekonomikoa, hobari sozialak eta banda berri baten sorrera ekarriz.

Zoru pelbikoa lantzeko tailerra egingo da Amoroton

Kultur etxean antolatu dira lau saio, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Mikel Bermejok umorez beteko du Lekeitioko Ikusgarri Aretoa

'Stand up' formatuko bakarrizketa eskainiko du barikuan [otsailak 20] umoregile donostiarrak, euskara hutsean izango den ikuskizun berritzailea.

lekeitio lagunkoia

Eskualde Lagunkoi baten alde lanean jarraitzeko batu dira Lekeition

Amoroton ere taldea abiarazteko lanetan hasi dira, eta Herri Lagunkoi bihurtzeko bilera irekia deitu dute.

Lurjausi baten ondorioz, errepidea itxi dute Gizaburuaga eta Oleta artean

Astelehenean [otsailak 16] itxi zuten bidea, eta Ertzaintza atzo [otsailak 17] lurra kentzen lanean hastekoa zen arren, gaur gaurkoz, errepideak itxita jarraitzen du.

Mendi irteera antolatu du Beti Jai Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak

Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak otsailaren 20rako antolatu du irteera. Beti Jain eman daiteke izena eguenera arte.

'Emakume zientzialarien argitan' solasaldi zikloan parte hartuko du Mijo Lizarzaburuk

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera eskaini gura dute Elhuyarrek eta Donostia Kulturak, eta apirilaren 28an zuzenduko du saioa ondarrutarrak, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Gehiago