
Osakidetzan ordezkaritza daukaten bederatzi sindikatuek deialdi bateratua egin dute. Urriaren 29an Araban eta azaroaren 5ean Gipuzkoan egin modura, Bizkaian eguenean [azaroak 12] egingo dute greba.

Alarma egoeraren dekretua aldatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, "hala beharko balitz" etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko.

Haserre daudela esan eta osasun etxea berehala zabaltzeko exijitu dute, errepideko zirkulazioa moztuz. Egoera konpondu arte, antolatu eta protestak egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dute hainbat berriatuarrek. Osasun publikoaren defentsa herri gehiagotan ere egin dute

Artibai egoitzako egoiliarrak berriz ere kalera ateratzeko aukerarik barik geratu dira COVID-19aren olatu berria dela eta. Horien ongizatean pentsatuz, parkearen herena ixtea erabaki dute.

Bozeramaileak adierazi du itxialdi orokor bat ezarri aurretik beste neurri "asko" har daitezkeela. Gaineratu du Bizi Berri dokumentuak hainbat jokaleku aurreikusten dituela, eta, horiek aintzat hartuta, Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoa "zutabe gorrian" daudela.

Hamar langile baino gutxiago dituzten txikizkako merkararitza eta ostalaritza sektoreetako enpresek eskatu dezakete laguntza. Eskaerak azaroaren 16a aurretik egin behar dira.

Urkullu lehendakariak esan du ez duela etxeko konfinamenduaz hitz egin nahi, "alarma" ez sortzeko, baina ohartarazi du "dena mahai gainean" dagoela.

Kasu bakarra Ondarroan erregistratu dute. Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Azken orduetan mantendu edo behera egin du herri guztietan; herri baten ere ez du gora egin. Aipagarria da Mutrikuko tasa 120 puntu inguru jaitsi izana.

Martxoaren 1etik aurrera astean bi bisita edukitzetik hiru edukitzera pasatu ahalko dira egoiliarrak. Senideekin ere astean bi irteera egin ahalko dituzte.

Azken 24 orduetan 4 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: 2 Ondarroan eta bana Lekeition eta Markina-Xemeinen. Atzo Ondarroa gune gorrian bazegoen ere, gaur intzidentzia tasa 10 puntu inguru jaitsi da, eta gune laranjan egotera pasatu da. Ez Mutriku eta ezta Lea-Artibaiko herri bat bera ere ez daude gune gorrian.

Azken orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Ondarroan, eta 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatuak 50 puntu inguru gora egin ditu; 501eko tasa dauka Ondarroak. Lekeition eta Berriatuan ere kasu bana erregistratu dute, eta horietan ere intzidentzia tasa igo egin da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa mantendu edo jaitsi egin da.

Azken 24 orduetan 5 kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain: bina Lekeition eta Ondarroan eta bat Aulestin. Orokorrean, intzidentzia tasak mantendu edo jaitsi egin dira; beheranzko joera mantentzen da. Dena dela, 5.000 biztanletik gorako herrien artean Ondarroa da gune gorriko mugatik gertuen dagoena.

50 lagun inguru batu dira herriko apustu etxearen aurrean egindako protesta zaratatsuan.

Azken hiru egunetan 14 kasu gehiago erregistratu dituzte: 6 Ondarroan, 4 Lekeition, 3 Markina-Xemeinen eta 1 Berriatuan. Gaur gaurkoz, Mutriku eta Lea-Artibaiko herriak ez daude gune gorrian. Azken egunetako intzidentzia tasa dela eta, Markina-Xemein gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da.

Azken orduetan Ondarroan (6), Gizaburuagan (1), Lekeition (1) eta Mutrikun (1) erregistratu dituzte kasu berriak.