Bestelakoak

Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxeko XV urteurrena

Gazteen arteko harremanak sustatzeko helburuagaz, badator Akerbeltz Gaztetxearen XVI. urteurrena

Zapatuan [abenduak 14] egun osoko egitarauagaz ospatuko dute XVI. urteurrena. Gauez kontzertuak egongo dira: Aiama, Zilibito Records eta DJ Matri.

Irratsaioa edo podcasta egiten ikasteko tailerra antolatu du Radixu Irratiak

Zapatuan [abenduak 14] batuko dira Radixu Irratiaren estudioan, eta bertan, irratia erakusteaz gain, bertaratzen direnen asmoak entzungo dituzte.

San Tomas jaiak ziortza-bolibar

Domekan hasiko dituzte San Tomas jaiak Ziortza-Bolibarren

Goizean pilota partidak jokatuko dituzte herriko eta inguruko pilotariek, eta ostean jubilatuen bazkaria egongo da. Arratsaldean, aldiz, Tio Teronen semeak taldeak 'Haurreskola' ikuskizuna eskainiko du. Jaiek abenduaren 20an jarraituko dute.

'Kalian gora, maria behera' proiektua aurkeztuko dute Ondarroan

Ondarroako Udalaren euskara sailak sortutako proiektua da 'Kalian gora, maria behera', eta datorren eguaztenean [abenduak 18] aurkeztuko dute, 18:30ean, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Bir Ganduz proiektuari jarraipena emateko helburuagaz, Saharara bidaiatu dute 18 lagunek

18 lagunegaz osatutako taldea aste betez egon da saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, bertan martxan zeuden proiektuei jarraipena emateko helburuagaz. Horrez gain, Ondarroako Udaleko ordezkariek ere bidaiatu dute Saharara, proiektuak ezagutzeaz gain, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko Elkartearen 50. urteurreneko ekimenean parte hartu dute.

Bisubi Fundazioaren aurkezpena, Lekeition.

Eskualdeko sukaldari eta ekoizleak Lekeition elkartu dira

Bizkaiko Sukaldarien Bilkurako kideek euren proiektua aurkezteagaz batera, eskualdeko sukaldari eta ekoizleen datu basea osatu dute. Antolatzaileek bilkura "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute.

Ondarroako frontoia izango dute hizpide Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Oier Otxoantezana Berriozabal arkitekto ondarrutarrak gidatuko du martitzeneko [abenduak 17] Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatutako hitzaldia. Ondarroako Kofradia Zaharrean izango da hitzordua, 18:30ean.

Oinezkoentzako gunea jarri dute Ondarroan

Oinezkoek izango dute lehentasuna San Ignazio kalean hasi eta Artabide hasierarainoko gunean.

'Hil arte bizi' tailerrean izena emateko aukera dago

Aurkezpen hitzaldia bihar [irailak 21] egingo da. Tailerra doan izango da baina aurretiaz izan eman beharko da.

Aitor Etxaniz

Aitor Etxaniz markina-xemeindarra bigarren izan da Euskadiko Giza Proba Txapelketan

Zapatuan [irailak 16] lehiatu zuen Urdulizen. Hurrengo erronka Bizkaiko Txapelketan du, helburu handiekin.

Duela 40 urteko lehen Artibai FT-ko taldeari omenaldia

Omenaldi “hunkigarria” jaso du duela 40 urteko Artibai FTko lehen taldeak

Zapatuan [irailak 16] Markina-Xemeingo Barroeta futbol zelaian elkartu ziren.

Pentsiodunak kaleetara bueltatu dira

Atzo Leitioko eta Mutrikuko elkarretaratzean hasi ziren. Astelehenean [irailak 25], Ondarroako Alamedako pentsiodunak bueltatuko dira, 12:00etan.

Euskara ikasteko aukera eskainiko dute Mutrikuko eta Aulestiko Udalek

Izena emateko aukera dago, kasu bietan, irailaren 30a bitartean, udaletxeetako harreran.

Iazko parte hartzaile kopurua gainditu nahi du Ondarru-Lekitto lasterketak

Izena emateko epea eguenean [irailak 21] amaituko da. Lasterketa zapatuan [irailak 23] da.

Mutrikuko II. Goitibera lasterketa lehiatuko dute zapatuan

Zapatuan [irailak 23], 17:30ean hasiko da lehia. Antolatzaileek boluntarioak behar dituztela jakitera eman dute.

Gehiago