Bestelakoak

'Hormak Palestina' erakusketa ikusgarri dago Etxelilan

Urritik abendura arte egongo da Amaia Egaña Etxebarriaren 'Hormak Palestina' erakusketa Ondarroako Etxelilan.

Murales Lianek Markina-Xemeinen egindako murala.

Ondarearen transmisioa mural bihurtuta

Markina-Xemeingo Bekobenta 14 atarian ondare transmisioa irudikatzeko murala margotu du Murales Lianek. Orain arteko bere lanik onena dela deritzo, eta atzo [urriak 8] egindako inaugurazioarekin argi geratu zen auzotarrek ere, gustura ikusiko dutela egunero murala.

Ziortza-Bolibarko Udaleko zinegotziak.

Hondakinen inguruan hausnartzeko azken foroak Etxebarrian eta Ziortza-Bolibarren izango dira

Gaur [urriak 9], 18:30ean, Etxebarrian eta barikuan [urriak 11], 18:00etan, Ziortza-Bolibarren egongo dira batzarrak, tokian tokiko udalak eta Lea-Artibai Mankomunitateak antolatuta. Atzo [urriak 8] aldiz, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egin zituzten batzarrak.

Flyscheko mineralak eta fosilak ezagutzeko tailerra antolatu du Geoparkeak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta gaztetxoenek hitzordua izango dute zapatuan [urriak 11]. Tailerra 16:00etan hasiko da eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

Ondarroako Aringaingan taldeak ikasturteko aurkezpena egingo du

Bihar [urriak 10] egingo dute Aringaingan taldearen aurkezpena, 19:00etan, Etxelilan.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea eta ekitaldia, Lekeition, Lekeitioko Palestinaren Aldeko Taldeak deituta. Argazkia: Iker Etxebarria.

Palestinaren aldeko aldarrikapenek hartu dute eskualdea

Lekeition atzo [urriak 7] elkartu ziren hainbat herritar, Palestinari babesa adierazteko asmoz. Ondarroan aldiz, ekimena egin dute gaur, genozidioa salatzeko.

Erredakzioa

Sorozabal anaiak finalean egongo dira

Johan eta Gorka Sorozabal anaiek 2-1 irabazi diete Ludovic Ladutxeri eta Julen Del Riori Jai Alai Ligaren Lauko Finalaren lehen finalaurrekoan. Eñaut Urreistik eta Jon Zabalak 2-1 irabazi diete Unai Lekerikari eta bere azken partidua jokatu duen Iñigo Gorostola 'Arrieta'-ri.

EH Bilduk hautagaitza aurkeztuko du lehenengoz, Ispasterren

Barikuan plazaratuko dituzte aurkeztuko diren kideak, 19:30ean frontoi alboan egingo duten agerraldian.

Aulestiko EH Bilduk udal zerrendaren aurkezpena egin du

Galdetegia bidali diete herritarrei haien iritziak jasotzeko helburuagaz.

Martxoaren 19a da Etxebarriko Pazko idi probetan izena emateko eguna

Iaz estreinakoz antolatu ostean, aurten Kinttopeko sari nagusia errepikatuko dute.

'Kafe bat Josebarekin' ekimena abiatu du Mutrikuko EH Bilduk

Herritarrekin aurrez aurreko solasaldiak egiteko egunak zehaztu dituzte.

Entxufatu Herriko Komertziora zozketako lehenengo saria banatu dute

Zozketa berriz burutu ostean, lehenengo saria eman ahal izan diote irabazleari.

Mutrikuko Musika Bandaren udaberriko kontzertua

Kontzertua Ibai Pastorren zuzendaritzapean burutuko da.

Hamabi postu egongo dira Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen VI. Azokan

Domekan [martxoak 19] Independentziaren Enparantzan kokatuko dira eguraldi ona egin ez gero.

Gehiago