
Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari ondarrutarrak 'Neure kasa' bilduman batu ditu urte luzeetan egindako komikiak. Ihesbide bezala definitzen du marrazkigintza: bere erritmora eta bere erara sortzeko bide modura.

Mutrikuko 25. Bandera lortzeko lehian ariko dira zapatuan [maiatzak 23] Mutriku, Ondarroa, Isuntza eta Busturialdea.

Herriko taldeak espazio publikoak hobetu, bakardadea arindu eta komunitatearen bizitza indartzen du ekimen sozial, kultural eta parte hartzaileen bidez.

Maiatzaren 22tik [barikua] 31ra [domeka] Europako Geoparkeen astea ospatuko dute, eta ekimen ugari egongo dira Deba, Mutriku eta Zumaian.

Maiatzaren 26tik [martitzena] 29ra [barikuan] bitartean Zientzia eta Teknologia astea antolatuko du Ondarroa BHIk.

2026-2027 ikasturtetik aurrera, Lekeitioko musika ikasketa ofizialak udal titulartasun publikora igaroko dira, egonkortasun ekonomikoa, hobari sozialak eta banda berri baten sorrera ekarriz.

Kultur etxean antolatu dira lau saio, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.

'Stand up' formatuko bakarrizketa eskainiko du barikuan [otsailak 20] umoregile donostiarrak, euskara hutsean izango den ikuskizun berritzailea.

Amoroton ere taldea abiarazteko lanetan hasi dira, eta Herri Lagunkoi bihurtzeko bilera irekia deitu dute.

Astelehenean [otsailak 16] itxi zuten bidea, eta Ertzaintza atzo [otsailak 17] lurra kentzen lanean hastekoa zen arren, gaur gaurkoz, errepideak itxita jarraitzen du.

Markina-Xemeingo jubilatuen elkarteak otsailaren 20rako antolatu du irteera. Beti Jain eman daiteke izena eguenera arte.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, zenbait arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera eskaini gura dute Elhuyarrek eta Donostia Kulturak, eta apirilaren 28an zuzenduko du saioa ondarrutarrak, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.