Deialdiak

Espainiako trainerila txapelketa castro urdiales

Seigarren bandera etxean, harro dagoen herri bat eraiki dute Ondarroako neskek

Ondarroako neska gazteek Espainiako Trainerillen Txapelketako bandera eskuratu dute, orain arteko denboraldi borobilari eutsiz. Isuntzak, Mutrikuk eta Mundakak ere indar erakusketa egin zuten atzo [maiatzak 24] Castro Urdialeseko uretan.

Lekeitioko arrantzale bat hil da Senegalgo uretan

Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan Senegalgo uretan hil den langileak.

Helmugak Bizipoza jaiaren hasiera

Helmugak Bizipoza Jaiak ehunka lagun batu ditu Lea-Artibain, elkartasunaren eta euskararen alde

Berriatua izan da asteburuko erdigunea, Bizipoza Elkartearen eta Helmugaken eskutik antolatutako hiru eguneko jai arrakastatsuan.

Munitibarko Habixi Elkargunearen lehenengo urteurrena

Habixi Elkarguneak bere lehen loraldia ospatu du

'Gaurko hazixe, bixerko loraldixe' lelopean, urtebeteko ibilbidea ospatu dute Munitibarko Habixi Elkarguneko kideek. Herritarren erantzun ona nabarmendu dute, eta etorkizunera begira hazten jarraitzeko asmoa agertu dute.

Udabirra Fest Amoroto 2026

100 kilo txerriki ari dira prestatzen Udabirra Fest jaian

Goiza lasai hasi dute amorotarrek, baina gaur [maiatzak 23] arratsaldean jende ugari espero dute herriko frontoian. 16:00etatik aurrera Amorotoko Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta 20:00etan Kittu taldea egongo da.

Helmugak Bizipoza jaia Etxebarrian

Beroak ez du Helmugak Bizipoza jaia eten

Hiru eguneko egitarauari giro beroan eman zioten hasiera atzo [maiatzak 22] Berriatuan, eta lehen egunaren harreragaz «oso pozik» agertu dira antolatzaileak. Helmugak erronkak Lea-Artibaiko herriak zeharkatzen jarraituko du gaur [maiatzak 23], 22:00etan erronkagaz amaitzen duten arte. Bihar [maiatzak 24], ostera, jai egun handia ospatuko dute: pailazoak, erraldoiak, ikuskizunak eta beste hamaika ekintza egongo dira.

Giro eder eta eguzkitsuan ospatu da Bertso Topaketa Ondarroan

Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastola eta Zaldupe Eskolako ikasleak gaurko [maiatzak 22] Bertso Topaketetan batu dira, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.

'Damurik ez' Eskafandra taldearen single berria.

"Norberaren egia" aldarrikatzera dator Eskafandraren 'Damurik ez' abestia

Abesti "indartsu eta emozionala" kaleratu du gaur [otsailak 18] Lekeitioko Eskafandra taldeak: "Sentimenduak giltzapean gordetzera ohitu gaituen kulturaren aurrean kontrapuntua egin nahi izan dugu".

Berriatuak 95 puntista bildu ditu zesta puntako emakumeen topaketan

VIII. Nesken Txapelketak, nazioarteko parte hartzea eta ikaskuntza helburu duen formatua du, Berriatua Zesta Eskolak antolatuta.

Zerain-Oamendi Segura mendi martxak mendizaleak bilduko ditu domekan 16 kilometroko ibilbidean

Burumendi Mendi Taldeak antolatutako irteerak 700 metroko desnibela izango du eta autobus zerbitzua egongo da Deba, Mutriku, Ondarroa eta Markina-Xemeintik.

Goxua Txapelketak egitarau betea edukiko du aste honetan ere

Guztira hamar partida jokatuko dituzte bihartik [otsailak 19] domekara [otsailak 22].

XIX. Beteranoen Trinkete Txapelketa. Lander-Foster eta Mendez-Ibon.

Trinkete Beterano Txapelketan finalerako bidea markatuko duten partida erabakigarriak jokatuko dituzte

Master 40 mailako azken aurreko kanporaketak otsailaren 22an jokatuko dira eta bikoteek finalerako txartela eskuratzeko lehen pausoa eman nahi dute.

Espainiako hamar adingabetik seik erabiltzen du AA sortzailea

20 herrialdetako 25.000 adingabe baino gehiagoren datuekin EU Kids Online Europako sareak egindako 'European children’s use and understanding of Generative AI' azterlanak AA haur eta nerabeen eguneroko bizitzan zelan txertatu den aztertu du. %23k eskolako jardueretarako idazlanak egiteko eskatzen dio AAri.

'Gizontasuna korapilatzen' tailerra abiatuko du Lekitioko Udalak gizontasun ereduak berritzeko

Ekainera arte egingo diren sei saioek gizonen rola eta maskulinitatearen oinarriak landuko dituzte, herrian askatasuna, berdintasuna eta aniztasuna indartzeko helburuarekin

Gehiago