
Goitik-behera eta ezker-eskubi bete dira gaur [ekainak 27] Ondarroako kaleak. Radixu Irratiak Nekane Akarregi omendu du. Euskal Herriko kamiseta onenaren saria Torontilek irabazi du, eta Ondarroako kamiseta onenarena, Saturrarango Haitzak-ek. Erakusleiho onena, ostera, Lorak Estherrena izan da.

Arratxinagako ermitako lanak amaituta, herritarrak gune berrituari ongietorria emateko batu ziren atzo [ekainak 25]. Kanpoaldean egindako lanez gain, barrualdeak eskaintzen duen esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek Harrotasun Egunean kaleak hartzeko eta sexu eta genero disidenteen borrokak aldarrikatzeko deia egin dute. Uztailaren 11n Desbiauk Summer Edition ospatuko dute Ondarroan.

Radixu Irratiko kideak «prest» daude Zapato Azulerako. 291 lagun batuko dira Dinamartxan: 214 bizikletan eta 77 oinez.

"Herriko jendea elkartzeko" sanpedroak ospatuko dituzte gaurtik astelehenera arte Munitibarren. Zesta-punta eta esku pilotako finalek, zirku tailerrak, musika eskaintzak eta bazkariek osatuko dute lau eguneko egitaraua. Betiko ekintzak eta berriak uztartuz, herritarrek herrian geratzeko aitzakia ederra izango dute, datozen jai egunetan.

Berriatuan, Mutrikun, Ziortza-Bolibarko Arta auzoan, eta Markina-Xemeingo Barinagan San Pedro jaiak ospatuko dituzte.

Zapatuan [ekainak 27] emango diote hasiera bost eguneko egitarauari. San Pedro, marinelen zaindaria omentzeko jaia Kaxarrankagaz, dantza tradizionalekin eta musikagaz girotuko da.

Herritarrek Udaltzaingoari abisua eman ondoren, Ondarroa eta Mutriku arteko mugan atxilotu dute gizona.

Domekan [ekainak 28] 12:15ean "Marijeren Txokoa" izendatuko dute, lore eskaintza eta musikarekin lagunduta.

50 ikasle, irakasle eta guraso inguru batu zituen ekitaldiak.

Mutrikun jokatutako txapelketan emakumezkoek laugarren psotua lortu zuten eta gizonezkoek hirugarrena. Hurrengo jaurdunaldia Laukizen izango da.

Aurreko urteko formatua jarraituz, aurten ere, herritarrek aukeratuko dute Ondarroako Andra Mari jaiak iragartzeko kartela.

Bazkaria, jolasak eta musika izan ziren nagusi zapatuan [ekainak 20] Berriatuan.

Bizkaiko Foru Aldundia Lea-Artibaiko udalerrietan eskaintzen diren zerbitzu publikoen diagnostikoa egiten ari da. 'Herri Txiki Aukera Handi' programaren baitan, herritarren iritziak batzeko galdetegia zabaldu dute Lea-Artibaiko herritar guztientzat.

Txanika eta Salegi estreinatu ziren barikuan [ekainak 19] Markina-Xemeingo Grand Slamen. Erkiaga-Atain bikotea da A mutzoko liderra. B multzoan Urreistik eta Sorozabalek ez dute hutsik egin.