
Kolore biziz janzten ditu bere sorkuntza lanak ondarrutarrak. Zaletasuna ezeze, terapia ere bada berarentzat margotzea. Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan daude ikusgai bere lanak, abuztuaren 8ra arte.

Iñaki Beitia Etxaburuk bizitza osoa darama herriko kirola sustatzen. Emakumezkoen saskibaloi taldea sortu zuen, udalean kirol ordezkaria izan zen, eta ‘Egin’ egunkarian kirol kronikak idatzi zituen. Gaur egun, Ondarroako kirol artxiboa sortzen jarraitzen du, eta lan nekeza izan arren "asetu" egiten duela azaldu du.

Mikel Arrasate Larrea lekeitiarrak Europako triatloi txapelketa irabaztea lortu du, 03.10,38ko marka eginda. Hala, bere hurrengo helmugetako bat azaroan Abu Dhabin jokatuko den Munduko Triatloi Txapelketa izango da.

Bi estreinaldi garrantzitsu izan ditu ekainean Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak: Primeraneko ‘Tamara ta Mara’ eta Telecincoko ‘Ella, maldita alma’. Aktorea bi esperientziez, erronka pertsonalez eta euskaraz produzitzearen garrantziaz aritu da. Hala, betidanik izan duen ametsa azaleratu du: noizbait Sara Montiel aktorearen papera egitea.

Ernairen IV. Kongresuaren ondoren, antolakundeak bere misioa berretsi du: gazteria askapen prozesura batzea, balio independentistetan politizatzea eta Euskal Herriaren eraldaketa sozial eta politikoan eragile aktibo bihurtzea.

Unai Perez Alkorta atezain ondarrutarrak Portugalgo Kopa irabazi du Torreense taldeagaz. Datorren denboraldian ere bertan jarraituko duela adierazi du Perezek, eta etorkizuneko planei begira jarriz, datorrena «gogotsu» hartuko duela azpimarratu du; izan ere, atezainak irekita ditu bere ateak.

Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari ondarrutarrak 'Neure kasa' bilduman batu ditu urte luzeetan egindako komikiak. Ihesbide bezala definitzen du marrazkigintza: bere erritmora eta bere erara sortzeko bide modura.

Mikele Sotil sortzaile etxebarritarraren lanak Uhagon Kulturgunean daude ikusgai; erakusketa astelehenera [otsailak 23] arte egongo da martxan.

Jone Maguregi powerlifter markina-xemeindarra duela zenbait urte hasi zen pisua altxatzen, eta ordutik hainbat lehiaketa irabazi ditu.

Ondarrutarrak europako txapelketan urrea eskuratu ondoren gurekin hitz egin du, urte berezi hau nabarmendu eta ingurukoei eskerrak emanez.

Bermeotarrak Geuretik Sortuak proiektuaren inguruan landutako ‘Eukalyptus’ antzezlana estreinatuko du gaur [urtarrilak 19], 19:00etan, Aulestiko udal areto nagusian.

Ana Lopezegaz eta Gorka Arrategaz, Metaldun taldea sortu berri dute Lekeition. Heavy metal ohikotik aldendu dira, eta melodiei eman diete garrantzia. Dagoeneko hiru abesti kaleratu dituzte.

Lau urteko lehortea eta gero, ETB1ek lehiaketa berria edukiko du astelehenetan: Zurekin bat. Astelehenetik eguenera emango dute, 21:30ean. Eta saio hori Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktore ondarrutarrak aurkeztuko du.

Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19agaz kutsatutako positiborik ez daukan herri bakarra da Munitibar. Goikoetxeak herrian bizi duten errealitatearen berri eman du.