
Martxoaren 24ra bitartean egin daitezke eskaerak. Oliba-olio birjina –5 litroko ontzia– eta kontserba, arroz eta pasta sortak —12 unitateka— eskatu daitezke.

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoa jarri du martxan, Bizipoza osatzen duten elkarteen gizarteratzea bultzatzeko. 12 abesti eta 11 bideoklip kaleratu dituzte horretarako.

Torrejon de Ardozen (Madril, Espainia) ospatu den XXIII. Antzerkiko Emakumezko Eszena Zuzendarien sariketan bigarren saria eta aipamen berezia eskuratu ditu obrak.

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak transferitzeke dauden gaiak aztertu dituzte gaur; tartean, portuen transferentzia zabaltzea adostu dute. Funtsean, Ondarroako Kalare Deuna kofradiako eraikina osorik bota ahal izateko egin dute izapidea.

Lea-Artibain hainbat herritan daude literatur taldeak. Adibide moduan hartu ditugu Etxebarrikoa eta Ondarroakoa. Bertako kide eta arduradunen berbetan, euskarazko literatura ezagutzeko aukera eskaintzen die proiektuak.

Lekeition 6 kasu erregistratu dituzte azken egunetan, eta bat Ondarroan. Markina-Xemein ere gune berdean sartu da, 60 azpiko intzidentzia tasa daukalako. Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen du, 0ko tasarekin. Joan den aste osoan 14 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain, inoizkorik gutxien.

Parte hartzaileek "Zeintzuk dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko inauterietako pertsonaiak?" galderari erantzun beharko diote. Olasagastiren kontserba sorta bat zozkatuko dugu. Martxoaren 11ko 12:00ak arte parte hartu daiteke lehiaketan.

Gaur egingo dute hezkidetza egitasmoaren aurkezpen ekitaldia, 18:00etan, Etxelila Emakumin Topalekuan.Ondarroako Udalak duela urte batzuk jarri zuen martxan hezkidetza egitasmoa, jendartearen eraldakuntzarako bitarteko bezala. «Pertsonen garapenerako ...

