Aizkolari mutrikuarrak zapatuan [ekainak 8] Bilboko Areatzan jokatu zen aizkora txapelketa berezian parte hartu zuen. Basque Sports enpresak antolatutako txapelketan David Naredoren, Julen Kañamaresen, Eneko Saralegiren eta Jokin Alkizaleteren aurka neurtu zituen indarrak. Naredok irabazi zuen norgehiagoka.
30. urteurrena ospatzen ari da Lekeitioko atletismo taldea. Barikutik domeka eguerdira arte egongo dira ekintzak eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Urregarai Herri Eskolako hirugarren eta laugarren mailako ikasleek Azaro Fundazioak proposatutako proiektua eta Lekeitioko Arraguako sormen lantegian egindako artelanak batu dituzte.
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, kadete mailako Neskatila Txapelketa jokatu zen bigarrenez domekan [ekainak 9] goizean Zaldupen. Txapelketan zortzi taldek parte hartu zuten, iaz baino bi gehiagok. Horietan guztietan onena Zarauzko taldea izan zen. Finalean 3-0 irabazi zion Eibarko taldeari.
Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren aurkezpen ekitaldia egin zuten zapatuan Donostian. Joan den denboraldian egindako merituak saritu zituzten.
Umeen irakurzaletasuna bultzatzea da helburua nagusia. 2015az geroztik antolatzen dute ekimena.
Urteurren ekitaldien barruan, gainera, futbol munduari buruzko Jokoz Kanpo antzerkia taularatu zuten kiroldegian zapatu iluntzean. 200 lagunetik gora batu zituen Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreen emanaldiak.
Kooperatiben erronkak, estrategiak, beharrezko profilak eta etorkizunera begirako aukerak ezagutzera emango dituzte Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Azaro Fundazioak antolatutako ekitaldian.
Udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak bildu nahi dituzte. Uztailaren 24ra arte dago zabalik lehen deialdirako lanak aurkezteko epea.
Senideak ere Zaldupen egon ziren omenaldia ikusten. Partidua 1-4 amaitu zen. Etxeko taldea markagailuan aurretik jarri bazen ere talde armaginak markagailua iraultzea lortu zuen bigarren zatian.