2026/5

Berriatuko San Gregorio jaietako Paella Egunean 820 lagun eta 36 paella bildu dira

Joseba Goienola alkateak atzoko giro aparta nabarmendu du, eta euri arriskuaren aurrean jaiak aurrera egingo duela ziurtatu du.

Markina-Xemeinek ehunka lagun batu ditu Baserri Egunean

Eskualdeko ekoizleak, abeltzainak eta herritarrak elkartu dira beste urte batez Baserri Egunean, 1.000 pintxo inguru banatzeko aurreikuspenarekin.

Jolas artean hasi dituzte sangregorioak

Shibarik ordezkatuko du Arlanka San Gregorioko gaurko [barikua] kontzertuetan.

Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sortzailea

24 ordu, 420 kilometro eta bizipozaren erronka

Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sortzaileak azaldu du maiatzaren 22tik 24ra Berriatuan egingo den ekimenak kirola, herrigintza, euskara eta elkartasuna uztartuko dituela Lea-Artibai osoan, 420 kilometroko erronka ikusgarri baten bidez umeen aldeko mezu kolektiboa zabaldu eta eskualde osoa solidaritatearen bueltan batuz.

Geuretik Sortuak egitasmotik jaiotako sormen lanak ezagutzeko bi hitzordu

Aulestin ‘Zeruaren erdian’ komikiaren aurkezpenean batuko dira gaur [maiatzak 8], 18:30ean, Areto Nagusian. AmaHiru antzerki konpainiak ‘Etxea’ antzezlana eskaini du bihar [maiatzak 9], 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean.

Ibai Zabala, Amets Arrazola eta Ibon Juaristi — Beretter taldea

"Metalagaz Euskal Herrian dagoen hutsune bat bete dugu"

Taldearen estiloa zehaztu duen lehen lana sortu dute Ibai Zabala lekeitiarrak eta Amets Arrazola eta Ibon Juaristi markina xemeindarrek. 'Esan nahizune... eztoste' diskoa argitaratu dute, eta, orain, metal generoari bidea zabaltzera dator Beretter taldea.

Aulestiko memoria biziberritzeko leiho digitala: Izkilimine.eus

Jabier Aranguena aulestiarrak urteetan bildutako materiala herritarren eskura jarri du, Aulestiko herriaren iragana eta oraina lotuko dituen webgunea sortuz: Izkilimine.eus. Proiektu «pertsonala» bada ere, herritarren parte hartzeagaz aberastu nahi du produktua.

Mutrikuko Gaztetxeak 25 urte ospatuko ditu musika eta kultur ekitaldi askorekin

Mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko hilabetero jarduerak antolatu ditu, maiatzean abiatuko den egitarau zabalarekin eta urte osoan zehar luzatuko diren ekimenekin.

Gehiago