Maiatzaren 19tik 28ra bitartean Historia Jardunaldiak egongo dira Mutrikun

Mutrikuko Esparbela Elkarteak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean Historia Jardunaldiak antolatu dituzte maiatzaren 19tik 28ra.

Saturrarango kartzela eta inguruko eraikinak. Argazkia: Ondarroako Historia Zaleak.

Saturrarango emakumeen kartzela izango dute hizpide Ondarroako Gaztetxean

Saturraran Elkarteak Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko hitzaldia eskainiko du barikuan [maiatzak 15], 18:00etan, Ondarroako Gaztetxean.

Aulesti eta Markina-Xemein arteko Bizkaibus zerbitzua egokitzeko sinadura bilketa abiarazi du Herri Txikiak Bizirik! plataformak

Aulestiko Herri Txikiak Bizirik! plataformak sinadura bilketa jarri du martxan, Aulesti eta Markina-Xemein arteko zerbitzua maiztasun "egokiagaz" jarri, eta landa eremuko herritarrek herri handiagoetako zerbitzu berdinak edukitzeko eskatzeko.

Mutrikutik Bermeora, arraunean nagusi direla erakutsi dute etxeko taldeek

Bizkaiko Trainerilla Txapelketan Ondarroa eta Isuntzako neskek lortu dute bandera. Mutrikuko neskak ere, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan nagusi izan dira. Euskadiko Trainerillen Txapelketa domekan [maiatzak 17] jokatuko da Ondarroan.

Aulestiko familia kaltetuetako kideek barikuan [maiatzak 8] egin zuten agerraldia.

Aulestiko familia kaltetuek "irmoki" salatu dute taxi zerbitzua kentzeko aukera

2026-2027 ikasturterako eskolarako taxi zerbitzua kentzeko aukeraren aurrean, familia kaltetuetako hainbat kidek agerraldia egin zuten barikuan [maiatzak 8] Aulestin. Salatu zutenez, Hezkuntza Sailak har dezakeen erabakiak umeen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, landa eremuko enpleguan eta herri txikien etorkizunean ere ondorio larriak izango lituzke.

'Berriz etorriko zera' dokumentalaren estreinaldia Ondarroan

Sarrera guztiak agortuta, "oso hunkigarria" izan da 'Berriz etorriko zera' dokumentalaren estreinaldia

Kultur aniztasunaren astearen baitan, zapatuan [maiatzak 9] frontoia bete zuten herritarrek Jon Maiak zuzendutako eta Ondarroako Udalak ekoitzitako dokumentalaren estreinaldiarako. Udal ordezkariek astearen balorazio ona egin dute.

Lekeitiok Pasajerua '26 aurkeztu du itsas memoria berreskuratzeko proiektu parte hartzailea

Barikuan [maiatzak 8] Kultur Etxean aurkeztutako egitasmoak ontzi tradizional baten eraikuntza kolektiboa eta herriko itsas ondarearen memoria bilketa sustatuko ditu.

Lekeitio Lagunkoiaren 'Her' filmaren emanaldia

"Mi gran boda griega" pelikularen proiekzioa Lekeition bakardadearen aurka

Kultur Etxean proeiktatuko da, sarrera dohainarekin eta eguaztenean [otsailak 11] 18:00etan.

zuhaitzeguna

Zuhaitz Eguna egingo dute domekan Markina-Xemeinen

Goizean hainbat zuhaitz landatuko dituzte herrian zehar eta 13:00etan Uhagonen elkartuko dira Tximeletak Izarretan taldeko kideekin 'Betiko oroimen txokoa' inauguratzeko.

2019ko emakume ekintzaileen azoka. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen IX. Azokarako izen-ematea martxan

Martxoaren 15ean ospatuko den topagunea, emakumeen proiektuak eta lanak ezagutzeko aukera izango da.

Burumendi Mendizale Elkarteak urteko asanblada deitu du barikurako

Asanblada barikuan [otsailak 6] izango da, 19:30ean, Zabiel Kultur Etxean.

Beteranoen Trinkete Txapelketako bosgarren jardunaldia

Atzeratutako partiduak jokatuko dituzte domekan Beteranoen Trinkete Txapelketan

Joan den domekan ezin izan zituzten programatutako partiduak jokatu, jokalari baten lesioaren ondorioz. Hala, asteon lau partidu jokatuko dituzte.

Arantxa Urretabizkaiak bere azken liburua aurkeztuko du Ispasterren

Idazleak hainbat lan argitaratu ditu, eta oraingoan "Zahartzaroaren maparen bila" liburua izango du hizpide.

Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko ekintza ezbedinak antolatuko ditu Mutrikuko Gazte Asanbladak hilabetero

'25 urte, ezto mugaik!' lelopean antolatu du Mutrikuko Gazte Asabladak gaztetxearen 25. urteurrena. Otsaileko egitaraua argitaratu dute, eta hilabetero joango dira antolatutakoaren berri ematen.

Gehiago