
Koronabirusaren krisiari aurre egin ahal izateko, osasungintza eta hezkuntza sistema indartzeko beharra ere aldarrikatu dute Itsasaurre plazan egindako elkarretaratzean.

Munitibarko agerraldiari dagokionez, martitzenean baino 3 egoiliar gehiago daude kutsatuta.

COVID-19aren ikerketa datuak eskuragarri jartzea eta ikerketen ondorioz lortutako jabetza intelektualari buruzko lizentziak ematea onartu du Markina-Xemeingo zentro teknologikoak.

Udalak oharra zabaldu du, eta hilaren 23tik aurrera txanda fisikoak ematen hasiko direla jakinarazi die herritarrei. Protokolo zehatz bat beteaz hasiko dira herritarrak artatzen. Dena dela, herritarrek osasun publikoa defendatzeko mobilizatzen jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Beste herrietan ere egin dituzte elkarretaratzeak.

Lehen arretako familia medikua da Maria Aranburu gernikarra. Lekeitioko osasun zentroan lan egiten du, eta lan karga «handia» dutela onartu du. Izan ere, egunerokotasunean ordutegitik kanpo ere «ordu mordoa» sartzen dituztela aitortu du.

Langile kopuruaren arabera, 3.000-4.000 euro bitarteko diru laguntzak jasoko dituzte tabernek eta jatetxeek.

Pfizer eta BioNTech-en artean garatutako txertoa urte amaieran erabiltzen hastea espero dute.

Jonan Fernandezek esan du Labik udalerrien itxiera perimetrala aztertuko duela, eta litekeena dela neurri hori "aldatzea". Josu Erkoreak ere egoera epidemiologikoak "arauak malgutzeko" aukera ematen duela aurreratu du.

Markina-Xemeinen 5 kasu erregistratu dituzte, eta bana Berriatuan, Lekeition eta Ondarroan. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 100 puntu igo da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Labi Aholku Batzordea barikuan [martxoak 5] batuko da.

Baimen Berde Digitala delakoak adieraziko du pertsona batek txertoa jaso duela, berriki test negatiboetan negatibo eman duela edo koronabirusa pasatu duela.

Neurriak malgutu dituzte zaharren egoitzetan: egoiliarrak astean lau adiz atera ahal dira, eta bi senideren beste horrenbeste bisita jaso ahal izango dituzte. Egoitzetan zahar izurriaren egoera «zeharo» aldatu dela iritzita malgutu dituzte neurriak.

Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehiago; herri bakoitzean bina kasu atzeman dituzte. Ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa igo egin da, eta herria gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Mutrikuk 0 tasa edukitzen jarraitzen du.

Lekeition 4 kasu erregistratu dituzte, eta 1 Ondarroan. Bestetik, Mutrikuko tasa 0 da gaur [otsailak 26]. Datua azpimarratzekoa da. Izan ere, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean tasa hori daukan lehendabiziko herria da.

Markina-Xemeinen eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa zer edo zer igo da. Gainerako herrietan intzidentzia tasa bere horretan mantendu edo jaitsi egin da.

Intzidentzia tasak ez du gora egin herri bakar baten ere; berdin mantendu edo behera egin dute. Mutrikuko tasa ia 40 puntu jaitsi da azken orduetan, eta gune horian egotetik gune berdean egotera pasatu da. Kasu bat bere ere erregistratu ez zuten azken eguna urrian izan zen.