
Euskal Zine Bileran estreinatuko duten Antzarra zerumugan dokumentalak Lekeitioko antzar jokoa bakarra den ala ez hausnartzera behartuko ditu ikusleak.

Uhagon Kulturguneak 25 urte bete berri ditu. Urteurrenagaz batera, kulturgunearen zutabeak indartu ditu herritar, bazkide eta eragileen artean egindako hausnartze prozesu batek. Herrigintzan aritu direnei eta eredu horregaz kulturgunearen etorkizuna eraikitzen dihadutenei urte luzez egindako lana eskertzeko Uhagon Jaia antolatu dute domekarako [urriak 18].

Urriko Azkenengo Astelehenean hasiko dute Eusko Label Winter Series, eta osatu dituzte bikoteak.

Hegoafrikako Mossel Bay hirian lehiatutako Munduko Sokatira Txapelketan egon dira Mutriku Sokatira Taldeko kideak, eta "pozik" gelditu dira egindako lanarekin. Orain, atsedena hartu eta hurrengo denboraldian jarriko dute begirada.

Aurten hogeita bost urte pasa dira Espainiako Estatuak derrigorrezko soldaduska kendu zuenetik. Hala, Ondarroako mugimendu antimilitaristaren ibilbidea ekarri dute gogora Mikel Odriozolak eta Mikel Osak, baita garai hartan herrian eduki zuten babesa ere.

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

Ilustrazio lanetan aritu da urte luzez Iñaki Aretxabaleta Andonegi. Irakaskuntzan dihardu gaur gaurkoz, baina hala ere, motibazio pertsonalek bultzatuta, argazkilaritzara eman du jauzia. Orain, industria gorabeheratsu eta aldakor batean, lasaitasunetik sortzen du.

Itsas Garapen Elkarteak ireki du arrantza sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdina bultzatzeko proiektuak aurkezteko epea. Ekintzaileek abuztuaren 2a arteko epea dute, beraien egitasmoak aurkezteko.

Muxikarra, 21 urtegaz joan zen Australiara. Beranduago, anaia Florencio erreklamatu zuen bertara joateko lanera.

Tomas Armaolea: "Sabin Balanzategik kostazain lagun bat zuen Lucindan, eta hark arrainentzako tranpak jartzen zituen. Beragaz joaten ginen"

Artako San Pedro baselizaren ingurua txukun eta eder dago auzotarrei zein ingurukoei ondo etorria emateko. Asteburu honetan ospatuko dituzte San Pedro jaiak eta, betiko moduan, auzotarrek abegikor hartuko dituzte bertaratzen direnak.

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.

1963ko abenduaren 24an zerbait bitxia gertatu zen oilagorrekin Markina-Xemeinen.

Udalerri euskaldunetako osasun zerbitzuetako hizkuntza eskubideei buruzko datuak jaso ditu Uemak. Herritarren hizkuntza eskubideak egunero urratzen direla diote.

Herri euskaldunen aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariak kontzientziatzeko ‘Bertatik Bertara’ kanpaina egiten ari dira hainbat udalerritan, Uemagaz elkarlanean. Besteak beste, Amorotoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko, Ondarroako eta Ziortza-Bolibarko udalek bat egin dute kanpainagaz.