Amoroto

Haitz Urruzuno Gartzia eta Danel Larruskain Ikaran - Lea-Artibaiko Ernaiko militanteak

"Ernai gazteria Euskal Herriaren askapen prozesura batzeko tresna da"

Ernairen IV. Kongresuaren ondoren, antolakundeak bere misioa berretsi du: gazteria askapen prozesura batzea, balio independentistetan politizatzea eta Euskal Herriaren eraldaketa sozial eta politikoan eragile aktibo bihurtzea.

Oletako jaiak, 2025

Oletako jaiak Amoroto eta inguruko herritarrak gozaraztera datoz

Zapatuan [ekainak 13] emango diote hasiera amorotarrek Oletako Jaiei, eta astelehenera [ekainak 15] arte iraungo du festa giroak auzoan.

Lea-Artibaik birziklapen sistema berria edukiko du

Bost ardatz berri izango dituen sistemagaz, hondakinen %65 birziklatzea izango da helburua. 2025ean %43koa izan zen birziklapen tasa.

Sare Herritarrak urtarrilaren 9an Bilbon mobilizatzera deitu ditu herritarrak

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak jakinarazi du datorren urtean "trantsizio aldia" hasiko dela. ‘Helmuga, denak etxera’ lelopean egingo da urte hasierako azken martxa handia izan daitekeena.

Euskadiko Atletismo txapelketan goiko postuetan ibili dira eskualdeko atletak

Unax Solabarrieta Bilbaok, Irati Solabarrieta Bilbaok, Ainara Mugartegi Solozabalek, Sara Asenjo Arrienek eta Olaia Zatika Belaustegik emaitza oso onak lortu dituzte Euskadiko Atletismo Txapelketan.

Arakistain eta Lejardiren estreinaldia, Goitia eta Sorozabalen konfirmazioa

Ihart Arakistainek eta Arai Lejardik lehendabiziko aldiz irabazi dute Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen lehian, Alex Goitia eta Gorka Sorozabal dominatzaile suertatu dira.

bertsolaritza

Irrika sortzen eta lurrikara eragiten duen txapelketara begira

Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta saio guztietarako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Irailaren 27an Lekeition jokatuko dute kanporaketa bat. Lea-Artibaiko hiru bertsolarik parte hartuko dute: Nerea Ibarzabal Salegik, Xabat Galletebeitia Abaroak eta Aissa Intxausti Aburruzak.

Basques in Australia erakusketa

'Basques in Australia' erakusketa Amorotora helduko da

Zapatuan [abenduak 20] bisita gidatu batekin zabalduko ditu ateak, eta ikusgai egongo da urtarrilaren 15era arte. Urtarrilaren 10ean hitzaldia egongo da.

‘Txillarreko sukaldaria’ dokumentala aurkeztuko dute Uhagonen eta Galarrenan

Barikuan [abenduak 12] Lekeition egingo dute aurkezpena, eta Markina-Xemeinen abenduaren 17ra atzeratu dute. Abenduaren 26an Ziortza-Bolibarrera helduko da.

Durangoko Azokan dauden sortzaileen artean gutxiengoa dira sorkuntza bizibide dutenak

Gerediaga elkarteak eskatuta, Durangoko Azokaren parte diren sortzaileak, eragileak eta bisitariak aztertu ditu Siadecok. Iaz egin zituzten inkestak eta aurten aurkeztu dituzte emaitzak, eta ikerketak berretsi egiten du Durangoko Azokak euskarazko kultur sorkuntza  bultzatzeko duen garrantzia.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Lea-Artibaiko bertsolariak irabazle, Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

A mailako finala irabazi dute Oizpeko Pantolluk taldeko Haizea Rotaetxe (Markina-Xemein), Malen Ibarzabal (Ziortza-Bolibar) eta Jon Abasolo (Munitibar) bertsolariek.

Lea Ibarrako Mankomunazgotik "oso ondo" baloratu dira zaintzaileen tailerrak

'Nobere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko' izenpean antolatu ditu zaintzaileen zaintza tailerrak Lea Ibarrako Mankomunazgoak. Azaroko astearteetan batu dira eta Mankomunazgotik balorazio "oso positiboa" egin da.

Euskararen Eguneko Ondarroako danborrada. Argazkia: Ondarroako Udala.

Euskararen Eguneko egitarauak herriz herri

Ikusi Lea-Artibai eta Mutrikuko herrietan Euskararen Egunaren harira hainbat egunetan antolatutako ekimenak.

Erredakzioa
Gehiago