Etxebarria

Etxebarriko Ganadu Azoka. Argazkia: Etxebarriko Udala.

Etxebarriko Ganadu Azoka "ikusgarria" izan da

Azokan beste urtetan baino "jende gehiago" ibili da. I. Artzain Txakur Lehiaketa Peio Segurolak irabazi zuen; Igor Elordi markina-xemeindarra hirugarren geratu zen.

Europako hauteskundeak
Europako hauteskundeak

Botoetan beherakada izan badu ere, EH Bildu izan da lehen indarra Lea-Artibain eta Mutrikun

Orain dela bost urteko datuekin alderatuta, boto kopuruan jaitsi dira EH Bildu eta EAJ Lea-Artibain eta Mutrikun. Partidu sozialistak eta popularrak eta VOXek, ostera, gora egin dute.

Erredakzioa
Europako hauteskundeak
Europako hauteskundeak

E9: Lea-Artibai eta Mutrikuko emaitzak, herriz herri

Erredakzioa
"Kalitatezko osasun arreta" aldarrikatzeko giza katea egin dute Lekeition, SOS haur eta emakumeak mugimendu herritarrak deituta. Argazkia: Saioa Karkamo.

Herritarren 2.337 sinadurak Osasun Sailera bideratu dituzte

SOS haur eta emakumeak mugimendu herritarrak Osasun Sailera, Osakidetzara eta Barrualde Galdakaoko ESIra bideratu dituzte sinadurak.

25.649 daude botoa ematera deituta Lea-Artibain eta Mutrikun

Lea-Artibain, hain zuzen ere, 21.413 herritarrek eman ahalko dute botoa, eta 4.236 biztanlek, aldiz, Mutrikun. Botoa ematera joatearen garrantzia azpimarratu dute alderdi politiko denek.

200 ganadu buru batuko ditu Etxebarriko Ganadu Azokak

Zapatuan [ekainak 8] 10:00etan zabalduko dute azoka, Galartza industriagunean. Animaliez gain, jakien hamar postu egongo dira, eta 18:00etan artzain txakur lehiaketa ere egongo da.

Ion Egia, Etxebarrian bizkorrena

Luiando-Ganzedo etxeko txirrindularia nagusitu da Etxebarriako VII. Sari Nagusian.

Abian da zerbitzuen sektorean euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina

Kanpaina Uemak bultzatu du, bigarren urtez. Bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat material eta baliabide sortu dituzte. Besteak beste, iaz bezala 300.000 mahai-gaineko banatuko ditu ostalarien artean.

Mutriku gune berdetik gune horira pasatu da

Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu dituzte Mutrikun; intzidentzia tasa 38 puntu igo da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.

Azken orduetan positibo bat erregistratu dute Lea-Artibain

Atzo [ekainak 15] erregistratutako kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu zuten. Ondorioz, Markina-Xemeingo tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta jaitsi egin dira Ispasterko, Lekeitioko eta Ondarroako intzidentzia tasak.

Amandarriko Mikel Arrasate bosgarrena izan da Portugaleteko Youth mailako proban

Elite mailan azkarrenak Yaiza Saiz eta Diego Mentrida izan ziren. Luarcako (Asturias) esprint triatloian bigarren egin du Amandarriko Haritz Garatek.

Lekeitio gune berdean sartu da

Azken orduetan ez dute positiborik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu. Lurraldeei dagokienez, hiru probintzietako tasak jaitsi egin dira, batez ere Gipuzkoakoa.

Dantzaldi ikusgarria eskaini du Kezka dantza taldeak Etxebarrian

Arrateko amaren ezpata-dantza eta San Joan eguneko soka-dantza dantzatu zituzten Peñanekua plazan.

Azken egunetan sei kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun

Ondarroan 3 kasu erregistratu dituzte, 2 Mutrikun eta bat Markina-Xemeinen. Mutrikuko eta Markina-Xemeingo tasak igo egin dira, nahiz eta Mutrikuk gune berdean egoten jarraitzen duen. Lurraldeei dagokienez, intzidentzia tasak nabarmen jaitsi dira hiru lurraldeetan.

Gehiago