
Eskuldeko bertsolari gazteek atzo [azaroak 21] lehiatu zuten finalaurrekoa, Uribe Kostaren kontra. Saioa irabazita, abenduaren 1ean Bilbon ospatuko den finalean aritzeko txartela irabazi dute bertokoek.

Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun gaur [azaroak 19] hasi dira musikarien eguna ospatzen. Beñat Etxaberen gidaritzapean eman du kontzertua Mutrikuko Musika Bandak, komentu bete jenderen aurrean.

Ahobizi eta Belarriprest txapak soinean, ohitura eta joko arauak aldatzen hasi da Euskaraldiagaz bat egin duen komunitatea.

Azken bi urteetan geldituta egon ondoren, parte hartzen duten udalek “positibotzat” jo dute aurtengo zerbitzua.

Aurton ere Ahobizi edo Belarriprest bezala izena eman behar izan da Euskaraldirako. Iker Gonzalez bermeotarra Ahobizi izango da eta Ispasterren bizi den Anne Stokken norvegiarra Belarriprest.

Barikuan, 19:30ean hasita, Izarren gaua egingo dute Bilboko Club Deportivo frontoian. Olharan eta Lopez Erkiaga eta Etxetoren kontra neurtuko dira, gizonezkoetan; emakumezkoetan, ostera, Merino eta Aldazabal Lizardi eta Arakistainen kontra ariko dira.

Txapelketan bost kontinenteetako 34 herrialdetako 360 kirolarik hartu dute parte, eta horien artean, Bizkaiko kirolariak nabarmentzen dira.

Jaialdia zapatuan eta domekan [otsailak 8 eta 9] ospatuko da, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Herritarrak urteroko ohituretan murgilduko dira datozen egunotan, ondo errotutako ohiturak bizi-bizi jarraitzen dutela erakutsiz.

Aldundiko ordezkariek esan dute urtez urte bisitarien fluxua Bilbotik haratago birbanatzen dela. Besteak beste, Lea-Artibaira eta Durangaldera egindako bisitak dira igo direnak.

Interesatuek telefonoz deitu (94-684 44 36) edo posta elektronikoa bidali beharko dute (lilatoia@hitza.eus). Otsailaren 21a da eskaerak egiteko azken eguna.

Munitibarko San Bizente jaietan eskainiko dute aurtengo lehen zerbitzua. Iaz 4.449 desplazamendu egon ziren Gababusean.

Otsailaren 2ra arte, astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan utzi daitezke, 17:00etatik 19:00etara eta domeketan elizan.

Ana Estevez Deustuko Unibertsitateko irakasle eta adikzioen gaian adituak gidatuko ditu saioak. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Bizi Ispasterko Nagusiak Elkartearen, Ispasterko Eskolaren eta guraso elkartearen belaunaldi arteko proiektua saritu du Eusko Jaurlaritzak. 2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariak Zanbranan banatu dituzte.