Ispaster

Alkoholismoaren gaixotasuna

Alkoholiko Anonimoetako lehenengo taldea Bizkaian 1970ean sortu zen Ondarroan. 50 urte baino gehiago daramatzate gizarteko arazo handienetako bati aurre egiten.

Bizikidetza, jasangarritasuna eta hezkuntza batuko dituzte Ispasterren

Truke eta bigarren eskuko azoka egingo dute, zapatuan, Ispasterren. Herriko elkarte eta eragileek elkarlanean sorturiko egitasmoa da azoka, eta bertatik ateratako etekina laguntza humanitarioa emateko baliatuko dute.

Eskola Iraunkorraren diploma eman diote Lekeitio HLHIri

Diplomagaz Eskola Agenda 21 proiektuaren parte diren eta ekintza jasangarriak egiten dituzten zentroak goraipatzen dituzte.

Gontzal Mendibe Miguel

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bizikleta martxa antolatu du

Ekainaren 14an sartuko da eskualdera, hain zuzen ere Mutrikura, ondoren Ondarroan egingo zaie ongi etorria, 18:00etan, Alamedan.

Bengola

Lea-Artibain turismoa bultzatzeko aurrekontuak onartu ditu Gobernu Kontseiluak

Jakitera eman dutenez, bi milioi euro bideratuko dituzte Lea-Artibaiko proiektuetara. Dirua Europatik bideratu dituzten Next Generation diru laguntzetatik dator.

Gontzal Mendibe Miguel

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko 177 musikarik eta abeslarik jarri diote doinua Musikaldiari

Pasaiako txoko guztiak musikaz bete zituen zapatuan [ekainak 4] Euskal Herriko Musika Eskolen jaialdiak, eta bertan egon ziren baita Lea-Artibai eta Mutrikuko musika eskoletako ikasle eta irakasleak ere.

Aritz Erkiaga, Donostia Grand Slameko finalista

Aritz Erkiaga aurrelari ispastertarrak, Unai Lekerika atzelari gernikarra bikotekide duela, Diego Beaskoetxearen eta Imanol Lopezen kontrako partidua irabazi du, eta Donostia Grand Slameko finalera igaro da. Xabi Barandikaren eta Nicolas Etchetoren kontra jokatuko dute, zapatuan.

Lea-Artibai Mutriku Bulkada Eguna

Salgai daude Lea-Artibai eta Mutrikuko Bulkada Egunerako bazkarirako txartelak

Ondarroan egingo da ospakizuna, datorren asteko zapatuan [martxoak 23]. Itzulerako autobusak ere egongo dira, eta horretarako txartelak ere salgai daude.

bea illardia eh bildu

EH Bilduk Lea-Artibai mailako ekitadia egingo du Markina-Xemeinen

Eskualderako dituzten proposamenak azaldu eta Bizkaiko Batzarretarako eta eskualdeko herrietako hautagaiak aurkeztuko dituzte.

Bi pertsona zuhaitz bat landatzen Itziarko Elorriaga auzoan. Argazkia: Geoparkea

Herritarrak Itziarren egingo duten zuhaitz landaketan parte hartzera gonbidatu dituzte

150 bat zuhaitz eta zuhaixka landatuko dituzte Itziarko Elorriagako jabego publikoko lursailetan, aurreko urteetan egindako landaketak osatuz.

Ni zu bi egitasmoa Ondarroa

Lea-Artibaikoak eta Mutrikuarrak ere Bilbon egongo dira zapatuan, preso gaixoen eskubideen aldeko ekimenean

Zazpi zubi eta bi mobilizazio egiteko deia egin du Ni Zu Bi herri ekimenak. Besteren artean, Ibon Iparragirre presoaren eskubideak defendatuko dituzte. Lea-Artibai eta Mutrikukoak San Anton zubian egongo dira.

Ziortzako basoa

Basondartza Eskola: Haurraren erritmoa errespetatuz

Aurreko ikasturtean Txantxilikota baso eskola jarri zuten martxan Ziortza-Bolibarrren. Oraingo honetan, Basondartza Eskola eratu dute, eta Ziortzako basoan eta Ondarroan biltzen dira umeak.

Klima aldaketak antxoari mesede egingo diola dio Aztiren ikerketa batek

Zentro teknologikoaren azterketek diagnostiko baikorra eskaintzen dute Bizkaiko golkoko antxoarentzat.

ispaster 500

500. urteurrena ospatzeko elkartu dira ispastertarrak

Udalerria sortu zutela gogora ekartzeko lehen ekitaldia izan da. Gernikako arbolaren kimu bat landatu dute.

tapoi bilketa lea-artibai

Aurrerantzean Lea-Artibai Amankomunazgoak batuko ditu tapoiak Lekeition

Orain arte Gorosti Txopitea lekeitiarrak batzen zituen herritarrek ematen zizkieten tapoiak. Orain, baina, Amankomunazgoaren puntu mugikorrak ere tapoiak batuko dituenez, Txopiteak esan du hara bideratzeko.

Gehiago