Amalloko San Joan jaiak 2024

Auzoetan ere, San Joan jaien berotasunean udari ongi etorria emateko prest

Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Lea-Artibaiko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte eskualdeko hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Sukaldaritza eta nutrizioa ikuspuntu "praktiko" batetik landuko dituzte

Etzi [ekainak 21], Azokatik Mahaira: Sukaldean Behin tailerra egingo dute, 11:30ean, Merkatu Txikian. Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuko dute tailerra. Herritarrek ez dute saioan parte hartzeko izenik eman beharko.

ETE Liga

ETE eta KAE 2 ligen lehen estropadak hartuko ditu Astillerok

Ondarroa eta Isuntza arraun taldeak izango dira ETE ligako lehen estropadetan asteburuan [ekainak 20 eta 21]. KAE 2 ligan, Mutrikuko trainera ariko da zapatuko [ekainak 20] lehian.

Mutrikuko Rock Kolektiboak laugarrenez antolatuko du Xiri Eguna

Goizeko kontzertuak Xiri Gunean izango dira, eta arratsaldekoak, berriz, gaztetxean. Aurten ere, herriko eragileekin elkarlanean antolatu du eguna Mutrikuko Rock Kolektiboak.

Galiziar kulturaren plaza bihurtuko da asteburuan Ondarroa

Galiziar Letren Eguna eta Karmen jaiak ospatuko dituzte asteburuan galiziarrek Ondarroan. Bi herrien arteko zubia eraikitzen jarraitzea da helburua.

Ondarroa

250 lagun batuko dira Aurrera Eguneko bazkarian

Herri kirol erakustaldiak, mendi martxak, bizikleta irteerak eta kirol jarduerak izango dira egun osoko egitarauaren ardatzak; aurten, gainera, ekimen guztiak futbol zelaian egingo dituzte.

Adineko emakumeak omendu ditu Arantza Ibarrak 'Notas de vida' liburuan

Adinkeriaren aurkako mezua eta adineko emakume nagusien aitortza ditu ardatz Arantza Ibarrak argitaratu berri duen 'Notas de vida' liburuak. Zapatuan [ekainak 20] aurkeztuko du Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolan.

tu-k

"22, 21, 11" diska argitaratu du TU-K taldeak

Zazpi kanta berrik osatzen dute diska, eta abestiek "indarra" dutela argitu dute TU-K taldeko kideek. Beraien artean "ezberdinak" direla konturatu dira, eta "ilunak, transiziozkoak eta dantzagarriak" izan daitezkeela aurreratu dute.

Ondarroa BHIko Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak San Mameseko kotxe elektrikoen lasterketan parte hartu du

Greenpower Iberiak antolatutako proban "emaitza positiboak" lortu ditu Abixaran Potx Eiñ Arte taldeak: iaz baino bira gehiago egin dituzte eta abiadura handiagoa lortu dute.

Berriatuak BI-633 errepideari buruzko herri batzarra deitu du martitzenerako

Udalak egindako lanak, Foru Aldundiaren proiektua eta herritarren ekarpenak izango dira hizpide.

1936ko gerran errepresioa jasandako Ondarroako emakumeen historia "ikusgarri" egin dute

Euskal Wikiemakumeok antolatuta Ondarroako emakumeek 1936ko gerran jasandako errepresioari buruzko mahai-inguruan batu ziren atzo Etxelilan.

Literaturak eta umoreak bat egin dute Berriatuko martxoko kultur egitarauan

Egitarauak bakarrizketak, bertso saio literarioa, antzezlana eta ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketa biltzen ditu.

Bertsozale Elkartea
Gehiago