
Jesus Tapia Sagarna arkeologoak eskainiko du hitzaldia martitzenean [maiatzak 12], 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean.

Ondarroako Udalak, Zaldupe udal kiroldegiak, Ondarroa Arraun Elkarteak eta Aurrera Kirol Elkarteak batera aurkeztu dituzte udako kirol udalekuak.

Martxel Larrazak eta Joseba Olagaraik Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona querren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak bildu dituzte 'Xerka' proiektuan. Bihar [maiatzak 7] aurkeztuko dute Mutrikun,.

Koalizioak udal gobernuaren erabakia babestu du, eta eztabaida eraikitzailea eskatu du ebazpen judizialaren ostean sistema hobetzeko.

Berdintasun Sailak, Berritxuko Foro Feministak eta Enarak kooperatibak sustatutako bigarren liburuxkak sektoreko emakume profesionalentzako tresna praktikoak eskaintzen ditu.

Hamazortzi etxola jarriko dituzte Plazabarripean eta zelaian, ekoizleen produktuekin, abereekin eta eta bildots pintxoen eskaintzarekin. Zapatuan [maiatzak 9], 10:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera.

Epaimahai profesionalak Ilunpe tabernaren 'Fantasia' pintxoari eman dio txapela. Herritarrek, aldiz, Noa tabernako 'Alaia' pintxoa egin dute irabazle.

Domekan [otsailak 8] Markina-Xemeinen ikusteko aukera egongo da.

Otsailaren 3tik apirilaren 24ra bitartean, martitzenero izango dute baso-jabeek aholkularitza jasotzeko aukera, betiere aurretik hitzordua hartuta.

Hitzordua hartzeko lehentasuna izango dute 60 urtetik gorako herritarrek eta kanpora joateko zailtasunak dituzten herritarrek, otsailaren 2tik 9ra bitartean.

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

Hezeguneen Mundu Egunaren harira, Ormolako putzuaren inguruan egingo den zuhaitz-landaketa Mutrikuko natura ondarea berreskuratzeko bidean burutuko den ekintzetako bat da.

Domekan [otsailak 1] udaletxeko osoko bilkura aretoan elkartuko dira.

Bihar [urtarrilak 30] 17:00etan elkartuko dira, Etxelilan.