Bestelakoak

Bi sari Mutrikura

Debegesak antolatutako ‘STEAM We Make Debabarrena!’ erronkako irabazleak izan dira Mutriku BHIko eta Goizeko Izarra Ikastolako ikasleak.

Dantzari gazteak orain bi urteko Euskal jaian dantzan

Dantzan jarriko du Mutriku Umeen Euskal Jaiak

Egun osoko egitaraua prestatu du Gure Ametsa dantza taldeak zapatuan [ekainak 8] ospatuko den Umeen Euskal Jairako. Zarauzko Jalgi Dantza taldeko haurrek ere parte hartuko dute.

240 ikasle batu ditu errugbi topaketak

Errugbiaren baloreak elkarbanatzeko eta honen zaletasuna bultzatzeko topaketak burutu dituzte gaur [ekainak 6] Mutrikuko San Migel zelaian.

Etxean aurkeztuko du bere bigarren lana Shibari taldeak

Sei abestiz osatutako 'Bizi mihisean nahi gabe tatuatuak' diskoa aurkeztuko du Shibari talde ondarrutarrak bihar [ekainak 7], Portuko Ranpako kontzertu zikloari amaiera emateko, Lepora taldeagaz batera.

Mediku eta erizain zerbitzua eskatzen jarraitzen dute ziortza-bolibartarrek.

Medikua eta erizaina lortzeko borrokagaz, aurrera

Ziortza-Bolibarko herritarrak Markina-Xemeingo anbulatorio aurrean elkartu dira gaur [ekainak 6] eguerdian. Hurrengo hitzordua ekainaren 22an ipini dute.

200 ganadu buru batuko ditu Etxebarriko Ganadu Azokak

Zapatuan [ekainak 8] 10:00etan zabalduko dute azoka, Galartza industriagunean. Animaliez gain, jakien hamar postu egongo dira, eta 18:00etan artzain txakur lehiaketa ere egongo da.

Ager Solabarrieta, Europako azpitxapeldun

Tiratzaile ondarrutarra bigarren sailkatu da hamar metroko zutikako modalitatean. Bere taldekideekin batera, gainera, taldekako lehia irabazi du Solabarrietak, eta mundu marka berria ezarri dute.

Prostituzioaz, pornografiaz eta indarkeria sexualaz ariko dira Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo Udalak landu duen II. Berdintasun Planari lotuta egingo diren ekintzen artean Amelia Tiganusen hitzaldia egongo da barikuan [maiatzak 13], 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.

Lehiakor hasi da Mutrikuko Sokatira taldea

Zapatuan lehiatu zen Azkoitian lur gaineko Sokatira Txapelketako lehenengo jardunaldia, eta Gaztedi A taldea izan zen garaile.

Leatarren eguneko herri bazkarirako tiketak salgai daude

Maiatzaren 21eko Mendexarako txartelak eskuratzeko azken eguna domekan [maiatzak 15] da.

Artisau Azoka eta ile-mozte erakustaldia, Mutrikun

Ohikoa den bezala, 9:00etatik 14:00ak bitartean izango da, Mutrikuko Beheko Plazan eta Txurruka Plazan.

5626 zenbakia duenak eramango du Mutriku FT-ren zozketako sari nagusia

Domekan [maiatzak 8] egin zuen zozketa berezia Mutrikuko Futbol Taldeak. Astebeteko epea daukate zortedunek sariak jasotzeko.

Kultur aretoaren eraikinean dago Etxebarriko erretiratuen lokala.

Etxebarriko eskolaren ibilbidearen aurkezpena egingo dute

Hitzordua barikuan [maiatzak 13] da 18:30etan kultur aretoan.

Markina-Xemeingo Olgetan udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Barikuan [maiatzaren 13] amaituko da herriko udalekuetan parte hartzeko epea.

Gehiago