Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Ziortza-Bolibar

Etxebizitza huts batean, apainketa lanak egiten

"Inor gutxik nahi du bere etxebizitzara inor lanera sartzea"

Espainiako Gobernuak martxoaren 28ko dekretua aldatu, eta eraikuntza sektoreko autonomoei konfinamendua altxa zien; haien langileek, baina, etxean geratu behar izan dute, segurtasunagatik.

Errepideetan kontrolak areagotuko dituzte Aste Santuko joan-etorriak eragozteko

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrol bereziak egingo ditu berriro ere errepide eta garraio geltokietan, Aste Santuko egunetan joan-etorriak kontrolatzeko.

Baserritarrak haserre, Jaurlaritzak azokak debekatu dituelako

«Aski da!», esan du Gipuzkoako EHNEk. Sindikatuak uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria", Enbaren ustez.

Iker Aranburu (Berria)

Maier kooperatibak 712 pantailadun bisera eman dizkie Lea Artibai Amankomunazgoko udalerriei

Pantailadun bisera horiek, zerbitzu ezberdinetako udal langileei zuzenduko zaizkie. Erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu dio Lea Artibai Amankomunazgoak Gernikako kooperatibari.

Oporrak Bakean programa bertan behera utzi dute

Espainiako Fronte Polisarioaren ordezkaritzak erabaki du ume sahararrak uda sasoian bi hilabetez Euskal Herrira etortzeko programa bertan behera uztea. Yaalah elkarteak esan du Ondarroan ipini nahi zuten eskualde mailako aterpetxearen proiektua ere bertan behera geratu dela.

ELA eta LAB sindikatuek Cartonajes Erabil enpresaren aldetik jasaten ari diren diskriminazioa salatu dute

Sindikatuen kontrako jokabide hori "oso larria" dela diote, batez ere, sindikatuek langileen osasuna zaintzeko ezagutzak, jarduteko metodoak eta aholkuak eman behar dituzten une honetan.

COVID-19aren kasu berri bat baieztatu dute Ondarroan

Lea-Artibain eta Mutrikun, denetara, 36 kasu positibo daude erregistratuta. Atzoko datuen arabera, Ondarroan guztira 6 poisitibo kasu daude; eskualde mailan Markina-Xemein da positibo gehien erregistratuta diren herria. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 431 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte.

Neguan inguruko hegaztiak elikatzeko programagaz hasi dira

Urdaibai Bird Centerrek bultzatuta, Urdaibain bizi diren hegaztiek neguan ere jatekoa eskura izatea du xede programak. Janlekuak ipiniko dituzte inguruan2016-2017ko neguan ere inguruko hegaztiak elikatzeko janlekuak ipiniko dituzte Urdaibain. Hartara, ...

Oihana Cabello Elorriaga

Gipuzkoako abesbatzen topaketak egingo dira gaur eta bihar, Mutrikun

Parrokian egingo diren emanaldietan Gipuzkoatik etorritako 18 taldek parte hartuko dute. Kontzertuak 16:30ean hasiko dira, eta egunero, bederatzi taldek jardungo duteGipuzkoa osotik etorritako 18 abesbatzek parte hartuko dute gaur eta bihar Mutrikuko J...

N.B.A.

Autodefentsa nola egiten den erakutsiko dute zapatuan

GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak antolatuta, autodefentsa nola egiten den ezagutzeko aukera izango dute emakumeek zapatuan; izan ere, 10:00etatik aurrera, ateak zabalik jardunaldiak egingo dituzte, Santanape kiroldegiko kantxan.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Xemein Abesbatzak bazkideen omenezko kontzertu berezia eskainiko du

Emanaldia 19:30ean izango da, Xemeingo elizan. Xemein Gazte Ahots Abesbatzak, eta Mikel Ansola eta Ianire Krutxaga musikariek ere parte hartuko duteUrtero modura, Gabonen atarian, bazkideen omenezko kontzertua eskainiko du Xemein Abesbatzak. Xemein Gaz...

E.M.U.

Olentzerori buruzko filma egongo da ikusgai, zapatuan

EA // Gabonak heltzear daudela aprobetxatuta, film berezia jarriko dute ikusgai Bedaronan. Eako Udalaren laguntzagaz, Bedaronako Karabi Kultur Elkarteak antolatzen duen Zinema euskaraz ekimenaren barruan, Olentzero. Gabonetako ipuina filma proiektatuko...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

'Do, re, ni' ikuskizunagaz gozatu dute ume eta nagusiek

Haurrek eta horien gurasoek Do re ni family ikuskizunagaz gozatzeko aukera eduki dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Xabier Lizaso pianojolearen eta Eneko Balerdi dantzariaren eskutik, hain zuzen ere, musika, dantza eta jolasa uztartzen dituen i...

Nerea Bedialauneta /e.M.U.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalistak, Amurizagaz.
Hazilan proiektua
Gehiago