
Uda garaian bete-betean murgiduta, badatoz aurten ere Mendexako San Pedro jaiak. Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra, Mendexako plaza egunez eta gauez betetzeko helburuagaz osatu dute aurtengo egitaraua. Jan eta edana, herri bazkaria, adin guztietako herritarrek euren trebetasunak erakusteko txapelketak, euskal dantzak eta gau giroa alaitzeko kontzertuak hartuko ditu herriko plazak.

Malen jaiak bete-betean ospatzen dabiltza mutrikuarrak. Gaurkoan Elkartasun Egunean eta Malen Txiki Egunean murgildu dira.

Lekeitio Lagunkoia, Ipar Arrinda Letona eta Lekeitioko Zinemazaleak elkartea dira hautagaiak. Bozketa uztailaren 22tik 31ra egingo da, Kultur Etxera joanda edo Internetez.

Malen Egunean murgilduta daude gaurkoan [uztailak 22] mutrikuarrak.

Gazte Egunarekin eman diote hasiera gaur [uztailak 21] Mutrikuko Malen jaiei. Aurtengo omendua Mutrikuko Gaztetxea izan da.

Asteburuan Berriatuako Madalen auzoan eta Aulestiko Urriola auzoan ospatu ziren madalenak. Kirola, txapelketak eta giro jendetsua nagusitu zen.

Mutrikuko Musika Bandak helduen eta umeen danborradan parte hartuko du, eta kontzertua eskiniko du Malen Egunean.

Hamaika ekimen antolatu behar dituzte Ispasterren ospakizunetarako, eta jai batzordekoak laguntzaile bila ari dira.

Zapatuan [uztailak 4] baselizaren inguruan elkartuko dira herritarrak, goizean zein arratsaldean.

Aurreko urteko formatua jarraituz, aurten ere, herritarrek aukeratuko dute Ondarroako Andra Mari jaiak iragartzeko kartela.

Bihar [ekainak 12] 19:00etan, Mandazketa elkartean eman beharko da izena.

Gazte Egunerako kamisetak eta bazkarirako tiketak eskuratzeko epea astelehenera arte [ekainak 15] egongo da zabalik.

Nagusien kategorian Edurne Arginzoniz Mendizabalen 'Kimua' izan da garailea. Gaztetxoen kategorian, Ixone Ugartetxea Intxausti saritu du epaimahaiak, 'Alarabi be jolasten!' kartelagatik.

Eguenean [ekainak 11] egingo dute lehen saioa, eta beste bi entsegu egingo dituzte Udaburuko jaia baino lehen.