Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturberen bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 7 euroren truke egongo dira eskuragarri. Bazkideentzat, aldiz, 5 euroren truke.


Errigora ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskarari Puzka kanpaina abiatu dute udazkenerako, eta euren lana erakusteagaz batera, herri baten indarrak gauzak aldatzeko ahalmena duela frogatuko dute. Bihar [azaroak 6] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean ikusteko aukera egongo da.

Alex Arrate Zelaia dibulgatzaile markina-xemeindarrak nutrizio eta osasunari buruzko berbaldi dibulgatiboa emango du zapatuan [azaroak 7] Ereñon.

Eibako Ipurua kiroldegia bete zuten zapatuan [urriak 31] 1.800 bertsozalek. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioa jokatu zuten, eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak 740 puntu eskuratu zituen.

Arimen Gaua ospatu dute asteburuan Lea-Artibai eta Mutrikun. Tradizioari eutsiz, ekintza beldurgarri bezain dibertigarriak antolatu dituzte tokian toki.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak etas Euskaltzandiak antolatutako lehiaketak hiztegiaren normalizazioan laguntzea du helburu. Azaroaren 17ra [martitzena] arte parte hartu daiteke.

Lea-Artibaiko lan arloko eragileek euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte UEMAk martxan jarritako Esnatu dinamikaren baitan, euskara "zientziaren eta teknologiaren hizkuntza ere badela" erakusteko. Azaroaren 6rako Aulestin batu eta argazki erraldoia ateratzeko deia egin die Lea-Artibaiko Euskararen Sareak euskaltzale guztiei.

Eguenean [azaroak 5] egingo dute proiekzioa, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.

Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.

Domekan [azaroak 1] kontzertua eskainiko du Murgi taldeak Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Doako emanaldia izango da.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Okerra kolektiboak Perlata eta Pentsauko Jatsu taldeen kontzertuak antolatu ditu zapaturako [urriak 24]. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta 7 euroren truke ikusi ahalko dira.

Esneki Zentroak antolatuta, gazta dastaketa gidatuan parte hartzeko aukera izango dute bihar [urriak 21] markina-xemeindarrek.