
Aritz Erkiaga eta Eñaut Salegik bi setetan irabazi dute Johan Sorozabalen eta Ion Ibarluzearen aurkako partidua, Eusko Label Winter Seriesen 4. jardunaldian.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.

Azaroaren 5ean zendu zen langilea baso garbiketa lanetan zuhaitz batek kolpatu ostean. Sindikatuak salatu duenez, lau basogintzako langile zendu dira aurten, Euskal Herrian.

Goizeko pikete, kotxe karabana zein bide mozketekin eman diote hasiera gaur [azaroak 11] Greba Orokorrari, eta herri bakoitzeko mobilizazio propioekin amaitu dute. Sindikatuen arabera "jarraipen zabala" izan du etxebizitza eskubidearen aldeko grebak.

Hamaika irudi utzi dizkigu etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorreko goizak. Sindikatuek jakitera eman dutenez, jarraipen zabala izaten ari da Lea-Artibai eta Mutrikun.

Landa eremuko bide sarea liburuxka baten bildu eta herritarrei aurkeztu dio Ziortza-Bolibarko Udalak.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Eskuliburuaren aurkezpena egingo dute barikuan [urriak 23], 18:00ean, udal osoko bilkura aretoan.

Azaroaren 1era arte egongo da argazkiak eta marrazkiak bidaltzeko aukera. "Herri txikiak bizirik" izango da irudien jarraitu beharreko gaia.

Asteburuan lehiatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioak. Finalaurrekoak osatuta, Xabat Galletebeitiak aurrera egitea lortu du, eta Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du urriaren 24an.

Zapatuan izango dute herritarrek medikuaren argibideak entzuteko aukera, 17:30ean, udaletxeko kultur aretoan.