
«Aski da!», esan du Gipuzkoako EHNEk. Sindikatuak uste du Jaurlaritzak ez duela eskumenik salmenta zuzeneko eremuak debekatzeko. "Erabaki tamalgarria", Enbaren ustez.

Pantailadun bisera horiek, zerbitzu ezberdinetako udal langileei zuzenduko zaizkie. Erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu dio Lea Artibai Amankomunazgoak Gernikako kooperatibari.

Sindikatuen kontrako jokabide hori "oso larria" dela diote, batez ere, sindikatuek langileen osasuna zaintzeko ezagutzak, jarduteko metodoak eta aholkuak eman behar dituzten une honetan.

Lea-Artibain eta Mutrikun, denetara, 36 kasu positibo daude erregistratuta. Atzoko datuen arabera, Ondarroan guztira 6 poisitibo kasu daude; eskualde mailan Markina-Xemein da positibo gehien erregistratuta diren herria. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 431 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte.

Aurrekaririk gabeko krisi baten aurrean egon arren, haurrei eta gosea duten familiei laguntzeko lana ezin dela gelditu diote Elikagaien Bankuetako boluntarioek. Horrela, banaketak mantentzeaz gain, banaketa bereziak ere egiten ari dira herri batzuetan.

Udal iturriek jakitera eman dutenez, ostatua funtsezko zerbitzu izendatu dute, behar izanez gero, osasun krisian erabili ahal izateko.

Eusko Jaurlaritza isolamendu sozialeko neurriak luzatzearen alde agertu da. Gobernu Kontseiluak enpleguaren eta gizarte-politiken arloko neurri batzuk ere onartu ditu gaurko [apirilak 7] bileran.

Ikastolako plastikoa eta 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira.

Aholkularitza behar duten autonomoek telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat dituzte erabilgarri.

Etxetik Etxera' saio berezia prestatu dute. Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dute bariku arratsaldean, zuzeneko musika emanaldiekin eta bertsoekin girotuta.

Ondarroako koordinazio mahaiak koronabirusa hedatzea saihesteko hartu du erabakia. 22:00etan itxiko dituzte herriko lau igogailu publikoak.

ETE eta autonomoei zuzenduta dago zerbitzua. Ohiko jardueragaz edo haren zati bategaz etxetik jarraitu ahal izatea ahalbidetuko die.