
Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibarreko Udalak Mankomunazgoko bigarren plana osatzeko batu dira. Helburua, herrien beharrez erantzuten dien bideorria marraztea da.

Ondarroako neska jubenilek Espainiako Trainerillen Txapelketako bandera eskuratu dute, orain arteko denboraldi borobilari eutsiz. Isuntzak, Mutrikuk eta Mundakak ere indar erakusketa egin zuten atzo [maiatzak 24] Castro Urdialeseko uretan.

Bermeoko Atunsa enpresan egiten zuen lan Senegalgo uretan hil den langileak.

Berriatua izan da asteburuko erdigunea, Bizipoza Elkartearen eta Helmugaken eskutik antolatutako hiru eguneko jai arrakastatsuan.

'Gaurko hazixe, bixerko loraldixe' lelopean, urtebeteko ibilbidea ospatu dute Munitibarko Habixi Elkarguneko kideek. Herritarren erantzun ona nabarmendu dute, eta etorkizunera begira hazten jarraitzeko asmoa agertu dute.

Goiza lasai hasi dute amorotarrek, baina gaur [maiatzak 23] arratsaldean jende ugari espero dute herriko frontoian. 16:00etatik aurrera Amorotoko Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta 20:00etan Kittu taldea egongo da.

Hiru eguneko egitarauari giro beroan eman zioten hasiera atzo [maiatzak 22] Berriatuan, eta lehen egunaren harreragaz «oso pozik» agertu dira antolatzaileak. Helmugak erronkak Lea-Artibaiko herriak zeharkatzen jarraituko du gaur [maiatzak 23], 22:00etan erronkagaz amaitzen duten arte. Bihar [maiatzak 24], ostera, jai egun handia ospatuko dute: pailazoak, erraldoiak, ikuskizunak eta beste hamaika ekintza egongo dira.

Mutrikuarrek hirugarren postua eskuratu dute 640 kiloko Azkoitiko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan.

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] izango da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.

Isuntza, Ondarroa, Mutriku eta Busturialdeko gizonezko seniorren traineren topagune izan da Mutriku joan den zapatuan [maiatzak 23]. Oriok eskuratu du Mutrikuko 25. Bandera, Donostiarraren nagusitasunarekin amaituz.

Giro bikainak eta frontoi beteak markatu dute Amorotoko Udabirra Festa eta pala txapelketako final handia.

Martitzenean, atzo eta gaur greba egin dute Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek. Maiatzaren 27an egingo dute hurrengo bilera patronalarekin.

Kontserberetako langileek "hitzarmen duina" eskatu dute. Goizean piketeak egin dituzte eskualdean, eta ondoren, Bilboko manifestaziora joan dira.

Ekainaren 22tik 25era Bertso Barnetegia egingo da Ondarroan.

Burumendi Mendizale Elkarteak 22 kilometroko ibilbidea antolatu du ekainak 7rako, eta izena emateko epea bihar arte [maiatzak 22] egongo da zabalik.