Ondarroako Osasun Zentroko langileek atzo [maiatzak 16] egin zuten lehenenego elkarretaratzea eta egunero aterako direla jakinarazi dute. Gaur [maiatzak 17] alkateak eta alkateordeak parte hartu dute elkarretaratzean.
Ander Txakartegik Marokora bidaiatu du Urbegi Fundazioaren 'Lo Imposible' sarietako irabazleekin, Orbearen eskutik. Ekainaren 21etik 23ra Helmugak Erronka Solidarioa prestatzeko balio izan dio.
Langileak kalera atera dira gaur [maiatzak 16] egoera zein den ikusarazi eta erantzukizunak eskatzera. Zatozte Ondarroako Dendari eta Ostalarien Elkarteak sinadura bilketa ipini du martxan.
Lehenengo saioa datorren eguaztenean [maiatzak 22] egingo dute, 18:00etan, kultur aretoan. Zaintza zerbitzua egongo da: behar dutenek astelehena baino lehen eskatu beharko dute.
Aittitta Txiki Kultur Taldeko kideek ezin izan dute jaia aurrera atera, antolakuntzarako jenderik ez dutelako aurkitu. Azaldu dutenez, marmitako lehiaketa ere kolokan dago; inor kargu egingo ez balitz, ziurrenik ez dute lehiaketa antolatuko.
Izarkomek eskubide moduan planteatzen du landa guneetan interneterako sarbidea edukitzea; udalak eurekin ipiniko ditu udaletxeko telefono finko eta mugikor guztiak. Era berean, herriko espazio publiko guztietan internet sare librea ipiniko dute.
EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta EAJren kontrako lau botorekin eta EH Bilduren aldeko hiru botorekin ez dute mozioa onartu.
Ingelesa, alemana eta frantzesa atzerrian ikasteko aukera ematen du Cikautxo enpresak. Ekainaren 30ean amaitzen da izena emateko epea.
Zapatuan [maiatzak 11] egun osoko egitaraua antolatu zuen Lekeitioko Eskolako guraso elkarteak.
Markina-Xemeinengo Bekobenta eskolan elkartuko dira herriko nahiz inguruetako emakume etorkinak, Asmae Ourdi eibartarraren gidaritzapean. Bi orduko saioan eurek dituzten beharrei buruz ariko dira.
Berriatuko San Gregorio jaietarako prest izango ez badute ere, udako sasoirako martxan jartzea dute helburu.
Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun gaur [maiatzak 6] egingo dituzte elkarretaratzeak. Markina-Xemeinen, ostera, bihar [maiatzak 7] izango da.