Hamabost urte pasatu dira Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteak bailara horretako herrietako kirola hauspotzeari ekin zionez geroztik. Haurrei nahiz nerabeei beren herrietan kirolaz eta saretzeaz gozatzeko aukera ematen diete.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dira asteburuan Euskal Herri guztian. Palestinar herria pairatzen ari denak izena duela eta hala deitu beharra dagoela azpimarratu zuten: "genozidioa". Herritarrei datozen asteetan egingo diren mobilizioetan parte hartzeko deia egin diete.
Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarrak 2-1 irabazi diote Xabier Barandika eta Lekerika gernika-lumotarrei, Bilbao Iron Cup txapelketako lehen ligaxka jardunaldian. Lekerikak besoan min hartu du; IƱigo Unda herrikide gazteak ordezkatu behar izan du.
Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirainoko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen du anbulantziak.
Gaur [maiatzak 4] XII. Lea-Artibaiko Rallyak hartu ditu eskualdeko errepideak eta Kastinparro Racing Taldeko Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti azkar ibili badira ere, arazo mekanikoengatik ezin izan dute lasterketa amaitu.
Barikuan [maiatzak 3] irteera ekitaldia egingo dute Markina-Xemeinen. Lasterketa, berriz, zapatuan [maiatzak 4] izango da. 74 autok eman dute izena.
Barikuan [apirilak 26] Gasteizko Masterrean nagusitu ziren. Bilboko Iron Cup txapelketan, berriz, ez da Lea-Artibai eta Mutrikuko beste ordezkaririk sailkatu Pro-Am txapelketatik.
Ingelesa, alemana eta frantzesa atzerrian ikasteko aukera ematen du Cikautxo enpresak. Ekainaren 30ean amaitzen da izena emateko epea.
Berriatuko San Gregorio jaietarako prest izango ez badute ere, udako sasoirako martxan jartzea dute helburu.
Dagoeneko 35.000 euro bidali dituzte Union of Agricultural Work Commitees-eko batzordeei, STOP Gaza Starvation ekimenaren baitan. Diru ekarpenen banaketaren gardentasuna bermatzeko asmoz, Jarraipen Batzordea osatu dute.
Domekan [apirilak 28] jarri dute hitzordua. Izena eman beharra dago.
Green Series txapelketako hirugarren geralekua izan zen domekan [apirilak 21] Basokoetxe industriagune ondoko zirkuitua.
Lea-Artibai Amankomunazgoak eskualdeko herriekin elkarlanean antolatu ditu saioak. Hitzaldia bi ordukoa izango da eta tailerrak hiru egunetan egingo dituzte.