
Zortzi saio prestatu dituzte Bizkaiko zortzi herritan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistegaz jarduteko. Lea-Artibain Markina-Xemeinen bihar egingo da lehenengo bi saioetako bat eta Busturialdean Bermeok hartuko du urriaren 22ko saioetako bat.

100 urte uberan taldeak duela 100 urte Ondarroako arraunlariek lortutako banderak ekarriko dituzte gogora. Horretarako, egitarau "oparoa" antolatu dute taldekideek.

Ondarroaren 700. urteurrena dela eta udalak 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abiarazi du. Argazkiak urriaren 10tik 18ra aurkeztu beharko dira.

Eskualdeko 5. eta 6. mailako ikasleen elkargune izan da gaur [urriak 5] goizean Ondarroa. Bi gune nagusitan banatu dituzte ikasleak, eta Zaldupe inguruan nahiz hondartzan gustura aritu dira jolasean.

Ondarroako Kresala Kultur Elkarteak bere 60. urteurrena ospatu zuen zapatuan [urriak 3]. Taldeko kide diren nahiz izan diren denak elkartu, eta herriaren babesean egin zituzten ospakizunak: "Elkarrekin batu, ospatu, kidetza sustatu eta talde izaera indartu dugunaren sentsazioarekin geratu gara, aurrera egiteko baikor".

Urriko Azkenengo Astelehenean hasiko dute Eusko Label Winter Series, eta osatu dituzte bikoteak.

Argentinan eta Uruguain jokatuko dute Munduko Txapelketa, eta bertan egongo dira Maia Goikoetxea, Elaia Gogenola, Maialen Aldazabal, Eneritz Lizardi, Eñaut Urreisti, Ion Ibarluzea, Aritz Erkiaga eta Ortzi Aldazabal. Ander Bilbaok, berriz, zesta-puntako emakumezkoen taldeko hautatzaile bezala bidaiatuko du.

Herriko merkatari eta ostalariek irailaren 25era arte [barikua] edukiko dute aukera bonu kanpainan parte hartzeko.

12:00etatik aurrera kalez kale ibiliko dira txistulariak Ondarroan.

2012tik erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina jaso gabe daude 4545 irakasle jubilatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatu dituzte aldarrikapena bistaratzeko.

Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro bideratuko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako arrantza-eremuen "garapen jasangarrira". 17 udalerritan aplikatuko da estrategia, hala nola, Ondarroan, Mutrikun, Berriatuan eta Lekeition.

Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.