Bestelakoak

Berritasunekin datoz aurten Samikolla auzoko jaiak

Samikollako jaiak ospatuko dituzte zapatuan [irailak 5] Mutrikun. Aurten, estreinakoz, Nikolas Txiki jaitsiko da auzora.

Kuadrilen bajada 2026

Kalejira erraldoian elkartuta eman diote hasiera jaiei

Kuadrillen 39. bajadagaz denetariko mozorroek hartu dituzte Lekeitioko kaleak. Plazan izan da herritarren bilgune, eta Lekeitioko Zinemazaleen txupinazoagaz eta Anteroren jaitsieragaz hasiera ofiziala eman diete San Antolin jaiei.

Augustin Zubikarai nobela sariketako bekara proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute

Urriaren 10era arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera, eta epaimahaiak urriaren 31 baino lehen izendatuko du irabazlea.

Ziortzako 37. kontzertuak

Musika "zoragarri eta historikoa" zabalduko du Ziortza-Bolibarrek

Ziortzako Kolegiatako elizak 38. aldiz hartuko du Ziortzako Kontzertuak musika jaialdia. Organo eta orkestra soinuen bitartez, antzinako musika protagonista izango da irailaren 12an, 13an, 19an eta 20an.

San Antolin jaietako egitarauaren aurkezpen

Denentzako jaiak izatea helburu, ekintzaz beteta datoz Lekeitioko San Antolin jaiak

Bihar [irailak 1] hasi eta irailaren 8ra arte luzatuko dira San Antolin jaiak. Aurten, denek gozatzeko jaiak izateko helburuagaz, bi berrikuntza sartu dituzte: antzar jokoa ikusteko gune egokitua eta txupina ikusteko zeinu hizkuntza interpretea. Horrez gain, urteroko osagaiek ez dute hutsik egingo, eta kontzertuak, kirol jarduerak, jolasak, kalejirak nahiz ikuskizunak egongo dira aukeran.

"Giro ederrean" ospatu dituzte Aulestiko Murla auzoko jaiak

Jai giro ederrean ospatu dituzte aulestiarrek Murlako jaiak. Egun guztiko egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten zapatuan, txapelketaz beteta.

Berriatuko Milloi auzoko San Antolin jaiak 2026

San Antolin jaietan murgilduta daude Milloiko auzotarrak

Barikuan [abuztuak 28] mus txapelketagaz hasi zituzten jaiak, eta eguaztenean [irailak 2] San Antolin egunagaz emango diete amaiera. Asteburua "ondo" joan dela adierazi dute.

Arno mendi ibilaldi 2023 Mutriku 2

Dena dute prest mutrikuarrek Arnoko XX. Mendi Ibilaldirako

Burumendi Mendizale Elkarteak antolatuta, 22 kilometroko ibilbidea egingo dute domekan [ekainak 7].

42. Umeen Euskal Jaia ospatu du Mutrikun Gure Ametsa Dantza taldeak

Umeen Euskal Jaia ospatzeko prest daude Mutrikuko dantzari txikiak

11:30ean emango diote hasiera Mutrikuko Umeen Euskal Jaiari bihar. Aurten, ez dute parte hartuko beste herrietako dantza taldeek.

Zabalik dago Mendexako Itsas Zeharkaldirako izen ematea

Nagusientzako eta gaztetxoentzako distantziak prestatu dituzte, eta ekainaren 10era arte eman daiteke izena.

Erabilgarri dago Arrigorri hondartzako aldagela egokitua

Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango dute.

Salmentak ondo joan dira eguerdian.

Baserri Azokarako izen ematea ekainaren 8tik 12ra arte egongo da zabalik

Itsasaurre eskualdeko baserritarren, ekoizleen eta artisauen plaza izango da, abuztuaren 1ean [zapatua].

100 lagun inguru elkartu ziren zirku ikastaroan. Argazkia: Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkartea.

Haur eta helduentzako zirku ikastaroak egingo dituzte Mendexan

Haurrentzako eguneko zirku udalekuak egingo dituzte uztailaren 6tik 10eta eta 13tik 17ra. Bestalde, uztailaren 20tik 24ra maila guztietarako ikastaroak egingo dituzte 16 urtetik gorakoentzat.

Herritarrak, ortugintza ikastaroan. Argazkia: Lekitto Bedarra.

Ortugintza bere osotasunean ezagutzeko ikastaro berria egingo dute Lekeition

Gabino Muruaren eskutik, barazki ohikoen eta ez hain ohikoen laborantza landuko da zapatuan [ekainak 6], teoria eta praktika uztartuz "Herrittarron Ortuan".

“Fashion”, Maribel Aiertzaren thriller berria

Lan berriak desagerpen baten misterioaren bidez jorratzen ditu gazteen ametsak, engainuak eta esplotazioaren errealitatea.

Gehiago