
'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' lelopean aterako da kalera Euskal Herriko langileria azaroaren 11ko greba orokorrean. Mobilizazioak egingo dituzte goizean Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Zapatuan [urriak 24] Lekeitioko Usotegi herritarren ortua izan zen lekeitiarren nahiz ingurukoen elkargunea. Besteren artean, hitzaldiaz gozatzeko, bertoko produktuak erosteko eta lehiaketa ugaritan parte hartzkeo aukera eduki zuten

Noa tabernako Enigma pintxoak irabazi du pintxo onenaren saria, eta Antsotegik bigarrena, Txikiñenfest pintxoagaz.

Irailean berrartu zituzten egoera geologikoagatik atzeratu zituzten lanak. Aurrerapauso handia izan da bi herriak batuko dituen saihesbidea eraikitzeko prozesu "konplexuan".

Euskarari Puzka Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan da, eta azaroaren 12ra bitartean egin daitezke eskariak. 'Sustraitik Espaziora' dokumentala ere aurkeztu dute, eta Lodosako Ibaialde Ikastola lagunduko dutela iragarri.

Elkarretaratzea egin dute gaur [urriak 22] Yurrita e hijos enpresako langileek, hamabi langileren kaleratzea eta negoziazioen blokeoa salatzeko.

Helburu nagusia kultura desberdinetako jendearen harremanak sendotzea dute. Gazteak izango dira egitarauaren publiko nagusi, baina herritarrei zabaldutako ekintzak ere izango dituzte.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Lekeitioko kiroldegiak izango da boccia txapelketa ofiziala. Herriko plazan jokalarien errealitateari buruzko sentsibilizazio gunea egongo da.

Okerra kolektiboak Perlata eta Pentsauko Jatsu taldeen kontzertuak antolatu ditu zapaturako [urriak 24]. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta 7 euroren truke ikusi ahalko dira.

Eskuliburuaren aurkezpena egingo dute barikuan [urriak 23], 18:00ean, udal osoko bilkura aretoan.

Artzain txakurren erakustaldia egingo da zapatuan [urriak 24] 17:00etan, Aulestiko Torreko landan.

Lehen Mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko dute zapatuan [urriak 24], 18:00etan, Etxebarriko pilotalekuan.

Esneki Zentroak antolatuta, gazta dastaketa gidatuan parte hartzeko aukera izango dute bihar [urriak 21] markina-xemeindarrek.