
Ondarroan egingo dute jaia, egun guztiko egitarauagaz. 20:00etan manifestazioa egingo dute, Zubi Barritik hasi eta Alamedaraino.

Uztailaren 10ean eta 17an jokatuko dira finalerdiak, eta uztailaren 25ean jokatuko da finala.

'Uheri, ereinddakun oihartzune' ekitaldiak ikusleak "hunkitu" ditu. Zapatuan, Ondarroako ballet eskolaren ibilbidea islatu zuten dantza bidez. Aurretik, dokumentala ere jari zuten.

Lekeitioko hainbat txoko izan dira erakustaldiaren protagonista, haien artean, Uribarren-Abaroa zaharren egoitza.

56 taldek lehiatu zuten zapatuan [uztailak 4] Elgoibar eta Etxebarria batu zituen erlojupekoa; eskualdeko 30 parte hartzaile egon ziren.

Kuadrillak paella janean batu dira gaur [uztailak 4], frontoiaren babesean. Jasekue kuadrillarena izan da goxoena epaimahaikideen iritziz.

Martitzenean [ekainak 30] heldu ziren saharar ume errefuxiatuak Ondarroara eta inguruko herrietara, eta atzo [uztailak 2] ongietorria egin zioten.

Paulino Amaya eta Jonatan Jimenez ekintzaile ijitoek solasaldia eskainiko dute maiatzaren 29an Kultur Etxeko Azkue Aretoan, 19:00etan, 600 urteko elkarbizitza gogoratzeko programaren barruan.

Zesta-puntaren etorkizunaren erakusgarri izan ziren joan den zapatuan [apirilak 25 ] 125 haur. Asteburu honetan ere berriro batuko dira Bidarten egingo den eskolen topaketa handian.

Bihar [apirilak 29] eskainiko dute hitzaldia Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Doronsorok, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.


Lea-Artibaiko herri eragileengana hurbiltzea dute helburu, eta kanpainaren baitan, Kubako ospital batean eguzki plaka instalazio bat jartzeko diru bilketa egingo dute.

Zapatuan [apirilak 25] jokatu ziren finalak Mutrikun, eta Idoia Arrillaga-Ainhoa Ibaibarriaga zein Iratxe Astigarraga-Yoli Mateos izan ziren garaileak.

Trainerillen Bizkaiko Ligako III. eta IV. estropadak zapatu eta domekan [apirilak 25 eta 26] jokatu ziren Lekeition, Isuntza Arraun Taldearen antolakuntzapean, kadete, gazte eta absolutu mailetan hainbat kluben nagusitasunagaz.