
Ispasterko probalekuak bigarrenez hartu du Warhammer 40.000 mahai jokoaren lehiaketa. Lekeitioko Warhammer Elkartekoak "pozik" daude ekitaldiak emandakoagaz.

Azaroaren 5ean zendu zen langilea baso garbiketa lanetan zuhaitz batek kolpatu ostean. Sindikatuak salatu duenez, lau basogintzako langile zendu dira aurten, Euskal Herrian.

San Martin Eguneko meza santu osteko giroa gaztaina erreekin ondu dute.

Goizeko pikete, kotxe karabana zein bide mozketekin eman diote hasiera gaur [azaroak 11] Greba Orokorrari, eta herri bakoitzeko mobilizazio propioekin amaitu dute. Sindikatuen arabera "jarraipen zabala" izan du etxebizitza eskubidearen aldeko grebak.

Hamaika irudi utzi dizkigu etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorreko goizak. Sindikatuek jakitera eman dutenez, jarraipen zabala izaten ari da Lea-Artibai eta Mutrikun.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. 18:00etan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan egingo dituzte manifestazioak.

94-603 41 14 da herritarrek erabili ahalko duten telefonoa; 09:00etatik 14:00etara egongo da erabilgarri, eta Udal Gizarte Zerbitzuetako profesionalek emango dute zerbitzua.

'Traineruaren historia Euskal Herrian' hitzaldia eskaini zuen eguaztenean Xabier Alberdi Lonbide Donostiako Euskal Itsas Museoko zuzendariak. Azaroaren 12an [eguena] 'Ondarroako arrauna bertsotan' hitzaldia egongo da, Xabier Amuriza Zarraonaindiaren eskutik.

Azaroaren 30era arte bidali daitezke argazkiak.

Hitzaldiz, proiekzioz eta ekintza kolektiboz osatu dute heriotza eta dolua lantzeko egitaraua. Domekan [azaroak 8], 20an eta abenduaren 11n batuko dira.

Miren Gojenola eta Iratxe Urkiagaren ikuskizunak Mendexako Udaleko ganbara hartuko du zapatuan [azaroak 7], 19:00etan. Kuadrillen kontuak dira antzezlanaren ardatza, eta, horrenbestez, adin guztietako lagun taldeei ikuskizunaz gozatzeko deia egin diete aktoreek.

Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturberen bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 7 euroren truke egongo dira eskuragarri. Bazkideentzat, aldiz, 5 euroren truke.

Borla taldeak eta Telmo Trenorrek musikaz beteko dute bihar [azaroak 6] Ondarroako gaztetxea.