
Andrak Erramutan Talde Feministak aurtengo denboraldia hasiko du datorren domekan eta Ondarroako zein eskualdeko emakumeek parte hartu dezakete.

Xemein Abesbatzak Ondarroako Kantaize Orfeoia, Zeanuriko Abesbatza eta Mallabiko Abesbatza izango ditu lagun zapatuko [urriak 3] emanaldian.

Gaurtik [urriak 1] urriaren 15era egongo da aukera bonoak erabiltzeko.

Herrian gazteentzako ekintza faltak gizaburutar talde bat Gazte Eguna antolatzera bultzatu ditu. Pilotariak, musikariak eta DJak arituko dira arratsaldetik gauera eguna entretenitzen.

Euskal kultura zabaldu eta sustatzen jarraitzea helburu, 60. urteurreneko jaia egingo du Kresala Kultur Elkarteak zapatuan [urriak 3].

Markina-Xemeingo erraldoiek Txantreako eta Ondalan elkarteko erraldoiak izango dituzte lagun domekako [urriak 4] erakusketa eta kalejiran.

Sindikatuak adierazi du eskualdean etxeko langileen lan eta bizi baldintza kaxkarrengatik jarritako salaketak "gero eta gehiago" direla. Lea-Artibai eta Busturialdean 32 kasu baino gehiago artatu dituela adierazi du LABek.

Bihar (urriak 2) bertsolaritza eta literatura uztartuko dituen ekimena burutuko dute Lekeitioko Azkue Aretoan, 19:00etan. Zubiak Solastuz, Iratxe Retolazak eta Aissa Intxaustik gidatuz.

Senegalgo eta Marokoko etxebarritarrek elkartasunez beteko dute herria zapatuan [urriak 3].

Zapatuan izango dute herritarrek medikuaren argibideak entzuteko aukera, 17:30ean, udaletxeko kultur aretoan.

Berriatuan 6 hilabetetik 8 urtera arteko umeentzako irakurketa kluba osatuko dute eta urriaren 9a arte izango dute izena emateko aukera. Ispasterren berriz, ez dago adin tarterik zehaztuta, eta osatuko den taldeak bere dinamika propioak egingo ditu. Izen ematea urriaren 15a aurretik egin beharko dute.

Leku mugatuak izango ditu tailerrak, eta bihartik aurrera [urriak 1] egongo da izena emateko aukera.

Urriaren 7tik 8ra bitartean egingo dira jardunaldiak. Jardunaldien atarian sareko geoparkeetatik etorritako 30 alkatek eta ordezkariek bilkura egingo dute.

Kuadrilla Egunean bazkaria Ispasterren egin nahi duenak bihar izango du azken eguna izena emateko. Pertsonako 3 euro ordaindu behar da.

Etzi [irailak 30] izango da Munitibarko ikastaroetan izena emateko azken eguna eta astero barikuetan izango dira saioak bai euskal dantza eta bai gitarra ikastaroan.