
Azkue Ikastolak antolatuta, euskara ikastea hautatu duten lau herritar batuko dira bihar [urriak 29] 18:30ean Eskolape Aretoan, eta beraien ikasketa esperientzia azalduko dute. Herritarrei zuzendutako ekintza da, eta sarrera librea izango da.

Euskal Herriko sortzaileen balioa eta ekarpena aitortuko ditu 61. Da! Kulturaren Jaialdiak. Andoni Beristain diseintzaile, argazkilaria eta arte zuzendariak sortu du iruditeria.

200-250 lagun inguru batu ziren Azkue Ikastolan zapatu arratsaldean [urriak 24] bere omenezko plaka jartzeko. Jarraian, bi ordu eta erdiko kontzertua eskaini zuen Tunantiak taldeak, beste hainbat musikarigaz.

Munduko hizkuntza gutxituen komunitate desberdinetako ekintzaileek egun osoko jardunaldia izan zuten atzo [urriak 26] Lekeition, Euskara eta Kulturartekotasun Astearen barruan.

Euskal Selekzioak hamabi domina irabazi ditu Munduko Txapelketan. Eskualdeko pilotariak ere bertan izan dira.

Lekeitiarrak bosgarren postua eskuratu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan 664ko puntuazioagaz. Saioa Amets Arzallusek irabazi zuen, 746,5 puntu lortuta.

40 eta 50 odol ematetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol emaile handi omendu ditu Osakidetza barruko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak.

Aitor Gametxoren 'Geratzen den hori' film laburrak Film Labur Dokumental Onenaren Sarirako izendapenen aurretiko hautagaitza lortu du, beste hamalau lanegaz batera. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako akademikoek emango dute botua bost izendatuak erabakitzeko.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Lekeitioko kiroldegiak izango da boccia txapelketa ofiziala. Herriko plazan jokalarien errealitateari buruzko sentsibilizazio gunea egongo da.

Azaroaren 1era arte egongo da argazkiak eta marrazkiak bidaltzeko aukera. "Herri txikiak bizirik" izango da irudien jarraitu beharreko gaia.

Bihar auzolanean arituko diren boluntarioek Mendieta ontziola barrutik ezagutuko dute eta ondoren inguruak garbituko dituzte. Domekan, Julian Arratek gidatutako bi orduko ibilaldia egingo dute Lekeitioko txoko desberdinak ezagutzeko.

Herriko eragileek formakuntza jasotzeko egindako eskaeratik jaiotako ekimena da. Guztira 170 profesional eta eragile ari dira hiru saiotan banatutako ezagutzak bereganatzen.