
Maiatzean abiarazi zuen UEMAk Esnatu dinamika Lea-Artibain, eta ordutik hamaika izan dira ekimenagaz bat egin duten eskualdeko eragileak. Atzo [azaroak 6] amaiera ekitaldia egin zuten Aulestin, eta plaza bete jende elkartu zen euskararen alde. Hilabete hauetan eskualdean egindako lana goraipatzeaz gain, lanean jarraitzeko deia luzatu zuten bertan. Era berean, hizkuntza politiken eta lege babesa artikulatzeko beharra zegoela nabarmendu zuten.

Errigora ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskarari Puzka kanpaina abiatu dute udazkenerako, eta euren lana erakusteagaz batera, herri baten indarrak gauzak aldatzeko ahalmena duela frogatuko dute. Bihar [azaroak 6] 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean ikusteko aukera egongo da.

Alex Arrate Zelaia dibulgatzaile markina-xemeindarrak nutrizio eta osasunari buruzko berbaldi dibulgatiboa emango du zapatuan [azaroak 7] Ereñon.

Eibarko Ipurua kiroldegia bete zuten zapatuan [urriak 31] 1.800 bertsozalek. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioa jokatu zuten, eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak 740 puntu eskuratu zituen.

Arimen Gaua ospatu dute asteburuan Lea-Artibai eta Mutrikun. Tradizioari eutsiz, ekintza beldurgarri bezain dibertigarriak antolatu dituzte tokian toki.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak etas Euskaltzandiak antolatutako lehiaketak hiztegiaren normalizazioan laguntzea du helburu. Azaroaren 17ra [martitzena] arte parte hartu daiteke.

Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturberen bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 7 euroren truke egongo dira eskuragarri. Bazkideentzat, aldiz, 5 euroren truke.

Eguenean [azaroak 5] egingo dute proiekzioa, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.

Eskualdean edateko uraren "horniduraren bermea handitzeko" eta zerbituzaren "kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko" helburuagaz egingo dute esku-hartzea.

Domekan [azaroak 1] kontzertua eskainiko du Murgi taldeak Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. Doako emanaldia izango da.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu ditu Ondarroa, Lekeitio eta Mutrikun, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Okerra kolektiboak Perlata eta Pentsauko Jatsu taldeen kontzertuak antolatu ditu zapaturako [urriak 24]. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta 7 euroren truke ikusi ahalko dira.