
18 etxola jarriko dituzte Plazabarripean eta zelaian, ekoizleen produktuekin, abereekin eta eta bildots pintxoen eskaintzarekin. Zapatuan [maiatzak 9], 10:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera.

Epaimahai profesionalak Ilunpe tabernaren 'Fantasia' pintxoari eman dio txapela. Herritarrek, aldiz, Noa tabernako 'Alaia' pintxoa egin dute irabazle.

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina egiten ari da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hirugarren urtez.

MITECOren diru-laguntzari esker, Lea Ibarreko Udal Mankomunitateak 2025 eta 2026 artean energia garbia, basoen kudeaketa jasangarria eta baliabideen erabilera adimentsua sustatuko dituzten hainbat proiektu garatuko ditu.

Herritarren iritziak batzeko, bilera parte-hartzaileak abiarazi ditu udalak, eta galdetegia zabalduko zaie herritar guztiei.

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

Nagusiek eta umeek izango dute parte hartzeko aukera, eta kartelak aurkezteko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Zesta-puntaren etorkizunaren erakusgarri izan ziren joan den zapatuan [apirilak 25 ] 125 haur. Asteburu honetan ere berriro batuko dira Bidarten egingo den eskolen topaketa handian.


Kontzertuak bihar [apirilak 24] 22:00etan hasiko dira, eta sarrera 7 euroren truke egongo da salgai.

Egun osoko egitaraua antolatu dute biharko, eta mahai inguruan, bazkarian eta poteoan bilduko dira. Labar eta Aramu taldeen kontzertuak antolatu dituzte gauerako.

Astelehenean Bilbon hasiko dute txapelketa, eta maiatzaren 29an eta 30ean lehiatuko dituzte finalak, Aulestin.

Erakusketa Karmeldarren Aretoan egongo da ikusgai eguenera arte [apirilak 23].