Ondarrutarrek 25. Antxoa Eguna ospatuko dute zapatuan [maiatzak 16], eta udalak hainbat ekintza antolatu ditu herritarrek egunagaz gozatu dezaten. Aurten, Iker Badiola zientzialari eta ikerlariak jasoko du Zilarrezko Antxoa.


Udalhitz hitzarmenaren negoziazio mahaian oraindik ez dagoela "aurrerapen nahikorik" iritzita, LABek eta ELAk deituta, greba egin dute gaur (maiatzak 14) udal langileek. Grebaren jarraipenari buruzko balorazio "oso positiboa" egin dute sindikatuek, eta hurrengo maiatzaren 29ko mahai negoziatzailean aurrera pausurik egon ezean, sektoreak ekainaren 4ean berriz ere greba egingo duela iragarri dute.

Emakumezkoen Euskal Herriko txirrindulari lasterketarik entzutetsuena Mutrikutik eta Lea-Artibaitik pasatuko da, bihar [maiatzak 15] eta etzi [maiatzak 16].

Saturraran Elkarteak Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko hitzaldia eskainiko du barikuan [maiatzak 15], 18:00etan, Ondarroako Gaztetxean.

Bizkaiko Trainerilla Txapelketan Ondarroa eta Isuntzako neskek lortu dute bandera. Mutrikuko neskak ere, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan nagusi izan dira. Euskadiko Trainerillen Txapelketa domekan [maiatzak 17] jokatuko da Ondarroan.

Kultur aniztasunaren astearen baitan, zapatuan [maiatzak 9] frontoia bete zuten herritarrek Jon Maiak zuzendutako eta Ondarroako Udalak ekoitzitako dokumentalaren estreinaldiarako. Udal ordezkariek astearen balorazio ona egin dute.

Ondarroako Udalak, Zaldupe udal kiroldegiak, Ondarroa Arraun Elkarteak eta Aurrera Kirol Elkarteak batera aurkeztu dituzte udako kirol udalekuak.

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina egiten ari da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea hirugarren urtez.

Maiatzaren 22ra arte egongo da aukera play back lehiaketan izena emateko.

Murala margotzeko deialdi irekia egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek.

Ondarroan jokatu dute joan den domekan [maiatzak 10] Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Mutriku Sokatira Taldea Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri eta Akelarre taldeen aurka aritu zen norgehiagoka tiraketetan.

Kadeteen mailako jokalariak lehenengo mailatik Lehentasun mailara igo dira. Gazteen taldeak, berriz, Lehentasun Maila gaindiduta, Ohorezko Mailan lortu du lekua.

Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, zapatuan [maiatzak 9] Gizaburuaga izan zen Lea Ibarreko umeen elkargunea. Besteren artean, jolasak, tailerrak eta Oier Magoaren ikuskizuna egon ziren: "Pozik gaude aurtengo jaiak eduki duen erantzunarekin".

Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri soka tira taldeak lehiatuko dira zapatuan.

'Extremaduratik euskarara, barne eta kanpo bidaia' hitzaldia eskaini zuen atzo [maiatzak 6] Jon Maia Soriak.