
Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

Turubiren jaitsiera ostean eztanda egin du Gazte Egunak gaur [abuztuak 13] Ondarroan. Aldarrikatzaile etorri da jaietako pertsonaia. 'Faxistei bideak moztu; lumak zorroztu' izan dute lelo gaurkoan, arrosaz jantzi duten egunean.

Ondarroako V. Pala Txapelketa arrakastatsua izan da. Olaitu-Egia, Berasaluze-Barinagarrementeria eta Unax-Patxi bikoteek jantzi dituzte txapelak, harmaila bete zaleren aurrean.

Nagusien eguna izan zen atzo eta gaur etxeko txikiekin pentsatutako eguna ari dira ospatzen Ondarroan. Hamalau parte hartzaile aritu dira kukaña txapelketan, eta ikurrina hartzea guztiek merezi izan badute ere, azkenean, Ekain Diez Ladok hartu du.

Jende pilaketak saihesteko, bidea 14:00etan itxiko dutela jakinarazi du Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzak eklipsea behatzeko neurriak eta gomendioak bildu ditu: ISO-12312-2 betaurreko ziurtatuak erabili behar dira; jarraian 45 segundo baino gehiago ez behatzea gomendatzen da.

Herrian dagoen indarra erakusteko egunak izaten dira Ondarroako jaiak. Herritarren izara legez, bizi-bizi datoz, auzolanean datoz, parte hartzaile datoz, feminista datoz. Aske. Euskaratik eta euskaraz.

Hirugarren postu paregabea eskuratu du 'Antiguako Ama'-k zaleen aurrean, estropada ikusgarria eginda. Nagore Osorok amonari eskaini dio etxeko bandera, guztiz hunkituta.

Andra Mari Egunean [abuztuak 15, zapatua] Artelango erraldoi edo buruhandi izan nahi dutenek 18:30ean Artelango tailerrera joan besterik ez dute egin beharko.

ETE eta KAE 2 ligak jokatu ziren zapatuan [abuztuak 1] Ondarroako uretan. Isuntzak laugarren postua eskuratu zuen. Ondarroa bosgarren doa sailkapen orokorrean eta Isuntza seigarren.

Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroako biztanleei ura zentzuz erabiltzeko eskatu die erakundeak, azken asteetako tenperatura altuen eta euri eskasiaren ondorioz, ibilguek ur maila baxua daukatelako.

Sarek eta Etxerate-k deituta, ehunka herritar mobilizatu dira hondartzetako abuztuko urteroko hitzorduan. Azkena izateko desioa adierazi dute.

"Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez" lelopean indarrak batzeko deia egin du Ernai Gazte Antolakundeak. Hala, Markina-Xemeinen agerraldia egin eta herritarrei deialdia egin die irailaren 13an Donostian egingo duten manifestazio nazionalera batzeko.

Abuztuaren 23, 26, 28 eta 29an egongo da euskarazko bakarrizketa ikusteko aukera.

Zapatuan [uztailak 25] folklorea eta kultura batuko dira Ondarroako Itsasaurre plazan.

Abuztuaren 14an [barikua] egingo den azokak 25 postu inguru hartuko ditu, Kafeatze pasealekuko Onoren txosnagunean.