
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hamazortzi eragilerekin batera aurkeztu du ‘Esnatu’ dinamika, eta eragileek konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Eñaut Urreistik eta Ludovic Ladutxek Banakako Laboral Kutxa Txapelketaren final-laurdenetako partiduak irabazi dituzte. Beste final-laurdena barikuan [apirilak 17] jokatuko dute: Johan Sorozabal Emeric Liboisen aurka eta Aritz Erkiaga Julen Basterra 'Txanika'-ren kontra.

Epaitegiak tratu desberdina justifikaziorik gabea dela ondorioztatu du, eta inguruko herriek albiste txartzat jo arren elkarlanean jarraitzearen alde egin dute.

Ondarroa, Mundaka, Elantxobe eta Mutriku aritu dira Sestaon lehiatutako Euskadiko Batel Txapelketako finaletan. Gazteen kategorian, final ikusgarriak eskaini eta Euskadiko Txapeldun izan dira herriko taldeko neskak eta mutilak. Lekeitioko Isuntza Arraun Taldeko neskek garaipena lortu zuten haurren kategorian. Mundakako neskek ere, kadeteen mailan eurenganatu dute bandera.

Munitibarretik Lekeitiorainoko ibilbide historikoa berriz martxan da tokiko garapena eta identitatea indartzeko.

Mutrikuko Udalak "ohi baino egitarau zabalagoa" antolatu du aurten Liburu Hilabeterako.

Apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara bitartean lanuzteak egingo dituzte, eta maiatzaren 14rako eta ekainaren 4rako egun osoko greba egunak iragarri dituzte.

450 herritar batu zituen irteerak, eta mendigoizale zein antolatzaileek mendi-bueltaren eta sortutakoaren giroaren balorazio "positiboa" egin dute.

66 untza lortuta gailendu da busturiarra 800 kiloko harriaren proban. Kinttopeko proban, aldiz, Zornotza Anaiak izan dira onenak, 64 untza eta hiru laurden lortutua.

Ondarroako Torturatuen Sareak antolatuta, Olatz Dañobeitia Ceballos lekeitiarrak 'Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistarenertzak: tortura politikoa' liburua aurkeztuko du eguenean [apirilak 16], 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Ekainaren 14rako gune guztiak prest egon beharko dira.

Kolore urdina, bizikleta eta edalontzia izango dira film laburrean azaldu beharko diren elementuak. Lanak uztailaren 6tik 17ra bitartean entregatu beharko dira.

Apirilaren 18rako egitaraua prestatu dute, eta bazkarirako tiketak apirilaren 10era arte egongo dira salgai.