Bertsolaritza

125 emakumek egin dute korrika Aringainganen 10. urteurrena ospatzeko

Ondarroako Aringaingan taldearen 10. urteurrena ospatzeko lasterketa ez lehiakorra egin zuten atzo [azaroak 15]. Guztira 125 emakume batu ziren, eta antolatzaileek balorazio "oso ona" egin dute.

Arkaitz Goikoetxea Lea Ibarra Mankomunazgoko presidentea eta Munitibarko alkatea, ongietorria ematen.

Eskertzeko eta eskatzeko arrazoi asko, Lea Ibarreko I. Nagusien Egunean

Lagunkoiak Lea Ibarreko azken diagnostikoaren berri eman du Munitibarren: lehen diagnostikotik hona pauso batzuk eman badira ere, alor askotan gabeziak antzeman dituzte nagusiek.

Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldeko kideak eta Ondarroako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak, Itsasaurreko plazan.

Batasuna, elkartasun pedalkadak ematen jarraitzeko

Bermeoko Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldeko kideak Ondarroara etorri dira, herriko minbiziaren aurkako elkarteari ikusgarritasuna emateko martxa solidarioan.

Lea Ibarrako Lagunkoia taldea

Elkartzeko, gozatzeko eta aldarrikatzeko

Lea Ibarrako Lagunkoia taldeak I. Nagusien Eguna antolatu du zapaturako. Munitibar, Gizaburuaga, Aulesti, Mendexa eta Amorotoko herritar nagusien topagune izatea du helburu jaiak, elkartzeaz gain, "nolabaiteko sarea" sortzeko. Nagusien beharrak eta aldarrikapenak ere plazaratuko dituzte hitzordua baliatuta. Munitibarrera joateko gonbidapena luzatu diete bost herrietako 60 urtetik gorako herritarrei.

Txartel Berdea Euskal Kostaldeko Geoparkearentzat, laugarrenez

Geoparkeak Munduko Geoparke izendapenari eutsiko dio beste lau urtez, UNESCOk horrela erabakita. Gainera, kalifikazio aldtuenarekin lortu du Txartel Berdea, aurrekoan bezala.

Lekeitio Lagunkoiak Jose Luis de la Torre kide ohia omendu du

'Pequeñas mentiras sin importancia' filma proiektatu aurretik, Lekeitio Lagunkoiako kide izandako Jose Luis de la Torreren lana oroitu eta 1977an berak egindako dokumentala eman dute.

Euskal komedian murgilduko da Mendexa, 'Agur Ben-hur' antzerkiagaz

Miren Gojenola eta Iratxe Urkiagaren ikuskizunak Mendexako Udaleko ganbara hartuko du zapatuan [azaroak 7], 19:00etan. Kuadrillen kontuak dira antzezlanaren ardatza, eta, horrenbestez, adin guztietako lagun taldeei ikuskizunaz gozatzeko deia egin diete aktoreek.

Umorearen aterpe izango da Uhagon

Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturberen bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrerak 7 euroren truke egongo dira eskuragarri. Bazkideentzat, aldiz, 5 euroren truke.

Betepaeta kontzertu zikloen lehen denboraldiko kontzertu bat

Betepaeta musika eskaintza berriagaz dator

Borla taldeak eta Telmo Trenorrek musikaz beteko dute bihar [azaroak 6] Ondarroako gaztetxea.

Anton Gandiaga

Azaroaren 13an hasiko da Antzerkiaz blai! antzerki zikloa

Antzerkietako sarrerak eskuragarri daude Mutrikuko Turismo Bulegoan eta udalaren webgunean.

perretxikoak ezagutzeko irteera Lekeitioko denbora bankuaren barruan

Perretxiko bila atera dira, Lekeitioko Denboraren Bankuaren ekimenez

Lekeitio Lagunkoiak eta Lekitto Bedarrak lagunduta, 20 lagunek perretxikoei buruzko ezagutzak hartu eta otzarak betetzeko aukera eduki dute, Julian Arrateren gidaritzapean.

Lekeitioko kultur etxea.

Herritarren Arreta Zerbitzua arratsaldez ere egongo da

Lekeitioko Udalak arratsaldetan Kultur Etxean herritarrei arreta emateko zerbitzua jarri du martxan. Helburua da goizeko zerbitzua osatzea.

Jose Pablo Arriagaren 'Lau teila' proiektua

Jose Pablo Arriagak ‘Lau Teila’ dokumentala aurkeztuko du

Eguenean [azaroak 5] egingo dute proiekzioa, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.

Gehiago