
Goizeko kontzertuak Xiri Gunean izango dira, eta arratsaldekoak, berriz, gaztetxean. Aurten ere, herriko eragileekin elkarlanean antolatu du eguna Mutrikuko Rock Kolektiboak.

Galiziar Letren Eguna eta Karmen jaiak ospatuko dituzte asteburuan galiziarrek Ondarroan. Bi herrien arteko zubia eraikitzen jarraitzea da helburua.

Herri kirolak, bazkaria eta senegalgo dantza tradizionalak uztartuko ditu zapatuan [ekainak 28] egun guztiko egitarauak.

Herri kirol erakustaldiak, mendi martxak, bizikleta irteerak eta kirol jarduerak izango dira egun osoko egitarauaren ardatzak; aurten, gainera, ekimen guztiak futbol zelaian egingo dituzte.

Adinkeriaren aurkako mezua eta adineko emakume nagusien aitortza ditu ardatz Arantza Ibarrak argitaratu berri duen 'Notas de vida' liburuak. Zapatuan [ekainak 20] aurkeztuko du Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolan.

Bihar [ekainak 18] hasiko da txapelketa, eta domekan [ekainak 21] jokatuko dituzte finalak.

Markina-Xemeinek Zelaian hartuko du ekainaren 27an duatloi txikia.

Ikasturteari amaiera emateko, zapaturako [ekainak 20] egitaraua antolatu du Markina-Xemeingo Morelarre talde feministak.

Ekainaren 27an [zapatua] egingo da kros herrikoia, eta dagoeneko izena eman daiteke; lasterketa egunera arte aukera egongo da izena emateko.

Espazio berrituaren hasiera ospatzeko, bihar [ekainak 18] 19:00etan, Goikoportalean egingo dute herritar guztientzako ekitaldia.

262.000 euro inbertituko ditu Lekeitioko Udalak lanetan, eta frontoia itxita mantenduko da konponketak amaitu arte.

Interesdunek Lea-Artibai Landa Garapen alkartearen webgunean aurkituko dute bete beharrezko informazio guztia.

Ekainaren 23an eta 24an eman beharko da izena Dinamartxarako. 19:00etatik 21:00etara Musika Plazan egongo dira Radixu Irratiko kideak.

Joan den domekan [ekainak 16] zesta puntako partida solidarioak izan zituzten Ziortza-Bolibarren, zapatuan [ekainak 20] hasiko diren San Joan jaien aurrekari izan zirenak.